Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jakintza Ikastolak eta Jesus Mari Larizek bota dute Santa Ana jaietako txupinazoa

Eguerdirako kuadrila ugari elkartu ziren Plaza Nagusian eta gauean danborradak hartu zituen Ordiziako kaleak

M. Aranburu - Miércoles, 25 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Ordiziako kuadrilak txupinazoa jaurti eta segituan, festan.

Ordiziako kuadrilak txupinazoa jaurti eta segituan, festan.

Galería Noticia

Ordiziako kuadrilak txupinazoa jaurti eta segituan, festan.Ordiziako Udaletxeko balkoitik txupinazoa eta suziriak jaurtitzen.Ezkerrean Lariz alboan Aierra duela, Jakintzako beste irakasleekin batera.

ordizia- Guztia prest zegoen atzo goizeko 12.00etarako Ordiziako Udaletxeko balkoian aurtengo txupinazoa jaurtitzeko eta hala, festei hasiera ofiziala emateko. Zerbait lehenago elkartu ziren bertan Jesus Mari Lariz ordiziarra eta Jakintza Ikastolako ordezkariak. Aurten horiek izan dira arduradunak eta “pozik” agertu dira jasotako ardurarekin. Ordurako ehunka kuadrila elkartu ziren Plaza Nagusi parean, festa noiz hasiko zain.

“Ordiziarra izanda eta Ordizian lan eginda, guretzako ohore bat da aurtengo txupinazoa jaurtitzea. Bizi-tzan behin gertatzen den gauza horietako bat”, nabarmendu du Amaia Aierra, Jakintzako irakasleak. Aurten 50. urteurrena ospatu du ikastolak eta hau izan da urteko azken ekitaldietako bat. “Balorazio oso positiboa egiten dugu urteurrenarena, orain arte bildu eta jaso gabe zeon historia idatzita utzi dugu”, agertu eta gaineratu du txupinazoa jaurtitzearen albistea ”ezustean” hartu zutela. Antzekoa sentitu du Larizek ere: “ez nuen inolaz ere espero baina dudarik gabe izugarrizko ohorea izan da niretzat hau”. Urte asko daramatza ordiziarren aldeko ekin-tzak antolatzen eta uste du txupinazoa jaurtitzeko esan diotela “egindako lan guztia errekonozitzen” dutelako.

Gauzak horrela, segituan lehertu zen festa Ordizian. Kuadrilak Ordiziarrak gera abestia kantatzen hasi ziren elkarrekin Udaletxetik suziriak jaurtitzen jarraitzen zuten bitartean eta txalo zaparra handi batekin amaitu zen ekitaldia.

Segidan, herriko txistulariak, buruhandiak eta erraldoiak herrian barrena ibili ziren festen hasiera girotzen. Arratsaldean, bestalde, bitxangak eta kuadrilen arteko futbol txapelketa jokatu zuten Idoaga plazan, Johan Usabiaga memorialean. Berriz ere buruhandiak eta erraldoiak atera ziren ondoren.

Iluntzean, 21.30ean hasita, Buztun-tzatik helduen danborradari hasiera eman zioten. Ekitaldi berezia izan zen, Plaza Nagusian eman zioten eta amaiera, elkarrekin Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa jotzen. Aldi berean, orain gutxi hil den Jesus Mari Garate ordiziar dantza maisuaren koreografia dantzatu zuten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902