Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“5 geldialdi historian” planak familia-turismoa eta industria-turismoa elkarrekin lotzen ditu

2018(e)ko uztailaren 25a, asteazkena - 17:11etan eguneratua

Urolako eskualderako proiektu turistikoak funtsezko 2 elementu lotzen ditu: "familia-izaera eta gure historiaren eta identitatearen alde garrantzitsuaren balioa nabarmentzen dela", azaldu duProiektuak, gainera, turismo jasangarrirako laguntzen du, desestazionalizazioagatik eta bisitariak lurraldetik banatzen dituelako.Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, gaur, "5 geldialdi historian" Urola eskualdeko proiektu turistikoa aurkeztu du, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearekin eta Maite Cruzado Gipuzkoako Aldundiko Turismo zuzendariarekin batera. Proiektua "Euskadi, familia-turismoa"ren esparruan sartzen da, eta helburu du Euskadi familientzat helmuga erakargarri gisa sustatzea.
Urolako eskualdearentzako proiektu turistikoak funtsezko bi elementu lotzen ditu, interes handiko elementu turistiko bilakatzeko: lehenengo eta behin, familia-izaera, eta, bigarrenik, "5 geldialdien bidez gure historiaren zati bat berreskuratzen du", azaldu du Retortillok.

Azken Ibiltur azterlanak erakusten du Euskadira familian datorren bisitari-kopurua bigarren garrantzitsuena dela;lehenengoak bikotean datozenak dira. Gainera, azken urteotan gorakadarik handiena izan duen taldea da, eta, dagoeneko, aisia-bidaien % 33. Hori dela eta, sailburuak zera esan du: "garrantzitsua da familientzako planak, ibilbide berriak eta Euskadi gero eta erakargarriago egingo duten baliabideak edukitzea".

Gainera, eta burdinbidearen museoa dela eta, bertan izan baita aurkezpena, Retortillo sailburuak zera nabarmendu du: "burdinbideak eta garraio publikoak Euskadiren garapenean garrantzi handia izan zuten, eta hori berton ikusten da;gure historia industriala Euskadi helmuga bereziaren identitate-ezaugarri bilakatu da. Izan ere, industria-turismoak, bisitatzen gaituzten bidaiarientzat eragingarriak eskaintzeaz gainera, gure ondarearen funtsezko alderdi bat aldarrikatzeko ere balio du".

Proiektu honen bidez, gainera, turismo jasangarriaren premisa nagusietako bi bultzatzen dira: desestazionalizazioa eta bisitariak lurraldetik banatzea. "Nahiz eta oraindik bisitaria Euskadira erakartzen duen motibazio nagusia zuzenean hirietako turismoarekin lotutakoa den, gero eta ahalmen handiagoa du "Touring" izenekoak. Horren bidez, zehazki, bisitatzen gaituztenek beste gune batzuk ezagutzea dugu helburu, hirien elementu eragilea erakargarri izatea kostaldea, barrualdea eta gune ezezagunagoak baina erakargarriak, berdin-berdin, bisitatzeko", esan du sailburuak, amaitzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902