Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 4.479 m²-ko pabiloi industrial berriak inauguratu ditu Irungo Araso industrialdean

2018(e)ko uztailaren 25a, asteazkena - 17:10etan eguneratua

Irungo Araso industrialdeko pabiloien fase berria inauguratzeko ekitaldian izan dira Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua, José Antonio Santano, Irungo alkatea eta Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A.ko presidentea, eta Oarsoaldeako alkateak eta eskualde-agentziako ordezkariak.

Inaugurazio ofiziala egin baino lehen, ordezkari instituzionalak Industrialdeko pabiloietan kokatutako SMARKTEC enpresara bisitan joan ziren. SMARKTEC ingeniaritza enpresa bat da eta automatizazio markaketaren eta trazabilitate konponbideak garatzen ditu siderurgiko eta oil &gas-eko sektoreetan bideraturik. Europa Batuetako herrietara esportatzen ditu bere ekoizpen gehiena, baita Brasilera, Ekialde Ertaina, India, Kanada eta Estatu Batuetara baita, hots, bere lehen merkatua.

Bisitaren zehar, agintariek, zuzenean, aukera izan dute ikusteko SMARKTEC-ek 4.0 industriaren eremuan produkzio-fasean daukan proiektu berri baten xehetasunak, bezero baten trazabilitate orokorraren ekoizpena betetzea da helburu.

Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A.k partaide ditu Sprilur –Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila eta SPRI Taldea–, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetako udalak (Irun, Lezo, Pasaia, Errenteria eta Oiartzun), eta 2017ko irailean hasi zituen Irungo Araso Industrialdean 479 m²-ko zabalkuntza-lanak, 4 pabiloi berri eraikiz. Nabe bakoitzak 770 m² inguru ditu, eta inbertsio osoa 2,6 milioi eurokoa izan da.

Eraikuntzen ezaugarriei dagokienez, pabiloi berriak Industrialdearen lehen fasean egin zirenen antzekoak dira. Lanak amaitutakoan, bere ingurunean harmonia handiz txertatutako espazio bat osatu da hirigintza eta eraikuntza aldetik. 

2010ean amaitutako lehen fasearen ondoren, lau enpresa berri sartuko dira Bidasoa Oarsoko Industrialdeak Arason sustatu dituen pabiloien fase berri honetan. Bertan kokatuko diren enpresa jarduerak dira: piezen mekanizatua eta zehaztasunezko mekanizatua, zirkuitu elektronikoen diseinua, produkzioa eta montajea, eta gastronomia zerbitzuak.  

Hala, Araso Industrialdeak baditu une honetan 18.479 m²-ko pabiloi industrialak, osorik okupatuta daudenak, 450 langile inguru enplegatzen dituzten 20 enpresa baitaude han kokatuta.

Sustapen berri hori martxan jartzeko funtsezkoa izan da, batetik, enpresengandik jasotako espazio eta lokal eskaera gero eta handiagoa eta, bestetik, Sozietateak ekitaldi ekonomiko ona itxi izana. Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 3,61 milioi euro inbertitu zituen 2017an, eta 18 kontratu formalizatu zituen 5.389 m²-ko pabiloiak eta 496 m²-ko bulegoak eskatu zituzten enpresekin. Beraz, 2017ko ekitaldia amaitzean zenbakiek erakutsi zuten espazio industrialen eskaera hazten ari zela nabarmen Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetan.

Irungo Araso industrialdea kokaleku estrategikoan dago, A8 autobideak Irungo Ventas auzora sartzeko duen korapiloan bertan, hirigunetik lau kilometrora eta Txingudi merkataritza-gunearen ondoan.

AURREIKUSITA DAUDEN SUSTAPEN BERRIAK

GAMETXO-ERRANDONEA (IRUN)

2017aren lehen erdian Bidasoa Oarsoko Industrialdeak lursail bat erosi zuen Irungo Alto Arretxe industrialdean. Lursail hori Gametxo-Errandonea enpresarena izana zen, eta bazituen 4.947 m², 3.215 m²-ko okupazio azalera eta 6.431 m²-ko eraikigarritasuna.

Sustapen berri hori 2019ko lehen hiruhilekoan jarriko da martxan, eta ustez urte bereko azken hiruhilekoan amaituko da. Kalkuluen arabera, 3,4 milioi euroko inbertsioa egingo da.

EGIBURUBERRI (ERRENTERIA). Z-4.3 partzela

Bideragarritasun azterlan bat egin ondoren, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 2017ko abenduan adostu zuen erostea Errenteriako Egiburuberri industrialdeko Z-4.3 lursaila, 6.878 m²-koa, 5.806 m²-ko gehienezko okupazioa duena eta 7.125 m²-ko eraikuntzarako aprobetxamendua.

Sustapen berri horretan asmoa dago gehien 5 pabiloi berri egiteko 2018ko azken hiruhilekotik 2019 amaierara bitartean. Kalkulatzen da 4,4 milioi euroko inbertsioa egingo dela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902