Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tramite elektronikoak egiteko B@kQ identifikazioa lor daiteke udaletxean

Oiartzungo Udala bulego elektronikoa izango dena prestatzen ari da ziurtagiriak ‘on-line’ jaso ahal izateko

Martes, 24 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Oiartzun- Oiartzungo Udalak atzo jakinarazi zuenez, tramite administratiboak on-line egiteko aukera martxan jarri du www.oiartzun.eus-en bidez. Horretarako, herritarrek B@kQualifikatua (B@kQ) identifikazio elektronikorako pasahitza beharko dute.

Herritarrei erraztasunak emateko, udaletxeko harreran langile bat egongo da identifikazio elektronikoan altak egiten. B@kQ-a pertsonala da eta norberak eskatu behar du bere identifikazioa. Horretarako, NAN-a, e-mail kontu bat eta telefono mugikor zenbaki bat behar dira. KZgunean eta anbulatorioan ere badago B@kQ identifikazioa lortzeko aukera.

B@kQ-ak Oiartzungo Udalarekin egin beharreko tramiteak elektronikoki egiteko aukera emango dio herritarrari eta etorkizunean, baita udaletxean dituen espediente guztiak etxetik ikustekoa ere.

Gipuzkoako Foru Aldundia, Osakidetza edota Eusko Jaurlaritzarekin lotutako edozein administraziorekin harreman elektronikoa izateko balio du identifikazio elektroniko honek.

Urriaren 2tik aurreraOiartzungo Udala bulego elektronikoa eskaintzeko prestatzen ari da, legearen eskakizunetara egokitzeko. Hori dela eta, besteak beste, harrera egokitzeko lanak egin dira. Urriaren 2tik aurrera, Udalarekin egin beharreko tramite guztiakon-line egiteko aukera izango da.

Egun horretatik aurrera, pertsona juridikoak (autonomoak) eta kolegiatutako profesionalak behartuak egongo dira identifikazio hau izatera. Herritarren kasuan, hautazkoa izango da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902