Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Folkloreak, kulturak, musikak hurbildu eta batu egiten gaituzte”

2018(e)ko uztailaren 23a, astelehena - 16:52etan eguneratua

Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurtengo edizioan parte hartzen duten antolatzaileei eta taldeetako kideei ‒Altai eskualdea (Siberia), Panama, Nikaragua, Irlanda, Kenya, Thailandia eta Euskadikoak‒ egin die harrera Iñigo Urkullu Lehendakariak. Ajuria Enea jauregian egin den ekitaldian, Lehendakariak azpimarratu du bere nahia dela elkarraldi kultural hau, nazioarteko folklore eta musika tradizionaleko jaialdi hau, "eredu izatea Herrien arteko harmonia eta elkar aditze handiagoa behar dituen mundu batean".

Hala, Lehendakariak nabarmendu egin du ekimen honetan parte hartzen duten taldeek folklorearekin, dantza eta musika tradizionalarekin hartua duten konpromisoa. "Folkloreak, kulturak, musikak hurbildu eta batu egiten gaituzte", zehaztu du.

Lehendakariak, zuhaitzaren metafora erabiliz, hemen munduko hainbat lekutako landareak eta zuhaitzak ere ditugula adierazi du. "Sustraiak sakon errotuta dituzten zuhaitzak, ordezkatzen duzuen Herrietako bakoitzaren folklore tradizionalak bezala", nabarmendu du.

Metaforarekin jarraituz, eta talde parte-hartzaileei aipamen eginez, Lehendakariak azpimarratu du "adarrak mundura zabalik dituzte zuhaitzak" direla. Hala, gogora ekarri duenez, talde horiek Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzera bultzatzen dituen nahia dela euren kultura ezagutzera ematea eta, aldi berean, munduko gainerako kulturak hobeto ezagutzea. Zentzu horretan adierazi duenez, truke hau denontzat da onuragarria. "Zuhaitza ongarritzen dugu, musika eta dantza ezagutzera eman eta ezagutzen ditugu, partekatu egiten ditugu, gure ondarea aberastuz", azpimarratu du Lehendakariak.

Bestalde, bere nahia adierazi du Lehendakariak Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiak erabateko arrakasta izan dezan. "Gainera, espero dut eta hau da nire nahia, zuen egonaldia denontzat aberasgarria izatea", gaineratu du.

Ajuria Enea jauregian egin den ekitaldian izan dira, Nazioarteko Jaialdian parte hartzen duten folklore-taldeak ez ezik, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiko Zuzendari Imanol Sarria Cue eta Portugaleteko Udaleko Alkate Mikel Torres.

PORTUGALETEKO NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA

Astelehenetik, 17, ostegunera arte, 20, La Canilla ibiltokian izango dira bost talde parte-hartzaileen emanaldiak: Wisla (Polonia), Colimako Unibertsitateko Balet Folklorikoa (Mexiko), Rangsagar (India), Chuvashiako Kantu eta Dantza Konpainia Estatala (Errusia) eta Tungurahua (Ekuador), Elai Alai Kultur Elkartea talde anfitrioiaz gain.

23an eta 24an, taldeen musika-entzunaldiak izango dira Gran Hotel Puente Colganteko terrazan. Gainera, astelehenean, 25ean, Carlos VII.a hiribidean, 'Munduko dantzak' emanaldi tradizionala egingo da, edizio honetako parte-hartzaile guztiek batera eskainia. Gainera, bira labur bat egingo dute taldeek Bizkaitik eta Gipuzkoatik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902