Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gernikako bonbardaketa oroitzeko ibilbide bat prestatu dute

Ekimenak hiru ildo batu nahi ditu: ikerketa historikoa, bonbardaketa bizi izan zutenen lekukotasuna eta bonbardaketa aurretik Gernika nolakoa zen ikusi ahal izateko aukera

ep - 2018(e)ko uztailaren 23a, astelehena - 17:22etan eguneratua

Imagen de archivo del bombardeo de Gernika.

Imagen de archivo del bombardeo de Gernika. (Sabino Arana Fundazioa)

Galería Noticia

Imagen de archivo del bombardeo de Gernika.

Gernika-Lumoko Udalak "Oroimenaren Ibilbidea" jarri du martxan, Luftwaffe hegazkin alemanek 1937ko apirilaren 26an Bizkaiko herrian gehien jo zuten tokietan zehar. Bonbardaketako 11 tokirik esanguratsuenak ikustea izango da helburua, eta lekukoek nola bizi izan zuten adieraziko dute eta argazkiak ikusi ahal izango dira.

DONOSTIA. Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, ekimenak hiru ildo batu nahi ditu: ikerketa historikoa, bonbardaketa bizi izan zutenen lekukotasuna eta bonbardaketa aurretik Gernika nolakoa zen ikusi ahal izateko aukera.

Sarraskia bizi izan zuten lekukoek izandako esperientzia erakutsiko du ibilbideak, eta gernikarrek zein bisitariek bonbardaketak utzi zituen aztarnak ezagutu ahal izateko, ordubete inguruko ibilbidean erraz topa daitezkeen tokiak bisitatuko dira.

Gernika-Lumok Gerra Zibilaren hondakinak mantentzen ditu gaur egun. Hegazkinetatik babesteko 1936ko urrian eta azaroan eraikitako babeslekuak orduko oroigarri nagusienetakoak dira, eta orain "Oroimenaren Ibilbidean" kokatu dira. Pasealekuan kokatutako bi babesleku eta hegazkinetatik babesteko Astrako lekua bisitatu ahalizango dira. Gernikarrak lau ordu baino gehiago egin zituzten toki horietan ezkutatuta erasoa bukatu zen arte.Proposamena da bi tokiak bisitatzea gidaririk gabe, ibilbidearen liburuxka eta Turismo Bulegoan lor daitekeen plano turistikoa erabilita. Pasealekuko babeslekuaren tunelak dira ibilbidearen gune nagusia. Batek 15 metroko luzera du eta 2 metro baino gehiagoko zabalera, eta "berebiziko esperientzia" bizi ahal da bonbardaketaren birsortzearen bitartez. Izan ere, irudiak eta soinuak erabilita, bisitariak bonbardaketan su bonben erasoa bizi izan zutenen esperientziaren parean jartzea lortzen da. Beste babeslekua bukatu barik geratu zen. 3,80 metroko sakonera du eta barruan maketa bat kokatu da gunerako proiektatu ziren babeslekuekin.

"TRANSIT GERNIKA"

Gernikako Bakearen Museoak antolatu eta ekoitzitako "Transit Gernika" erakusketak osatuko du eskaintza. Erakusketa bisitariak eraman nahi ditu iraganeko eta gaur egungo tokietara. Hirugarren adinekoen zentroan dago kokatuta eta 10.30etik 13.30era eta 15.30etik 21.30era bisitatu ahalko da.

Ibilbidean bisita daitekeen beste gune bat Astrako ibilbidea da, Ibarreko industrialdean. Eremu horretako langileak babesteko balio izan zuen. Erasoak egotekotan seguruago izateko hormigoia erabilita eraiki zuten eta ganga sabaia jarri zioten. Eraikina sabai faltsu batean ezkutatuta egon zen, hegazkinetik ikusita etxebizitza baten itxuraizan zezan. Bisita ordutegia ondorengoa izango da: astelehenetik ostiralera, 10.30etik 18.30era, eta larunbatetan, 10.00etatik 15.00etara.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902