Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kirolak

Interjaik Biarritzen egingo du hurrengo geldialdia

2018(e)ko uztailaren 23a, astelehena - 10:48etan eguneratua

Galería Noticia

Bartzelonaren ostean, Interjaik Biarritzen egingo du hurrengo geldialdia, hantxe jokatuko baita bosgarren jardunaldia. Asteazkenean, uztailaren 25ean, 20.30ean hasita, Agilerako kirol gunean dagoen Biarritz Jai Alai pilotalekuan jokatuko da.

Lehen partidan, Goixerri eta Andonegi, Bailoren eta Manciren aurka neurtuko dira. Lehen bikoteak bi partida jokatu eta biak irabazi ditu orain arte. Hirugarren honetan ere garaipena lortuko balu, lehen postu horretan amaitzeko itxaropenei eutsi egingo die. Galduta pauso bat atzera emango du. Bailok eta Mancik badakite lehen postu hori ia ezinezkoa dutela, baina hauek ere irabazi egin behar dute aurreneko postu horietan sartzeko.

Bigarren partidan, Iturrino eta Suso, Etcheberryren eta Zugaitzen aurka lehiatuko dira. Orain arte, bi bikoteek jokatutako partida guztiak galduta daude. Finalerdietan izateko itxaropen apurren bat izan nahi badute, hemen ezin dute hutsik egin.

Sarrera 10 eurokoa izango da, baina Xisterako bazkideek ez dute ordaindu beharrik izango.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902