Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Udal Gobernuak ez digu ongi-etorrira gonbidatu”

Zumaiako EH Bilduren arabera, oposizioak ez zuen gonbidapenik jaso sahararrei egindako harrerara

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zumaia- Zumaiako EH Bildu ez da izan Udalak Saharako gaztetxoei egindako ongi-etorrian, eta horren aurrean, koalizioak azalpenak eman nahi izan ditu.

Oposizioak bere “atxikimendu osoa” azaldu nahi izan dio Saharako herriaren independentzia aldarrikapenari eta “begirune osoa” dio Darahlik egiten duen lanari, baina “aurten ere” udal Gobernuak ez dituela gonbidatu argitu nahi izan dute.

“Ohituta gaude: gai korapilatsuetan elkarlana eskatzen digute eta baita guk eskaini ere, eta gainontzekoetan bazterrean uzten gaituzte, berariaz ala nahi gabe, berdin dio. Ez dute kontuan hartzen eragile sozialek, ahal denean behintzat, askoz nahiago dutela ordezkaritza politiko zabal baten babesa, kasu honetan bezala”, nabarmendu dute.

Horrez gain, San Juan Egoitzaren inbertsioa eta Torreagako hitzarmenarekin “argazkia, propaganda eta saturazio mediatikoa” leporatu dio udal taldeak gobernuari. - A.R.

etiquetas: zumaia


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902