Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskara sustatzeko hitzarmenak sinatu dira

Lasarte-Oriako Udalak diru laguntzak emango dizkie Ttakun elkarteari eta hiru guraso elkartei

Viernes, 20 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Lasarte-Oria- Aste honetan Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun kultur elkarteak hitzarmen bat sinatu dute. Akordio honen bitartez, Udalak 175.385 eurorekin finantzatuko ditu euskarako hainbat programa, hala nola Gazte eta Amaraun Kluba, Kuadrillategi, Solaskide-solasbide programa Gurasoleku, Euskaraldia, kulturgintza euskararen eskutik edota Txintxarri aldizkaria.

Aurkeztutako proiektuek 370.638 euroko aurrekontua dute guztira.

Berritasun moduan, Euskaraldia programa sartu da aurten. Lasarte-Orian iazko Euskararen Maratoian ahobizi-belarriprestkanpainak izan zuen arrakasta ikusita, Eusko Jaurlaritzak eredu moduan hartu du kanpaina hori, Euskal Herriko udalerri guztietara helarazteko. Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko 400 herrik baino gehiagok egin dute bat berarekin.

Jesus Zaballos alkateak programan izena ematera eta parte har-tzera animatu zituen lasarteoriatarrak, lehenago Lasarte-Oriakoan egin zuten bezala.

Bestalde, berriki Lasarte-Oriako Udalak Buruntzpe, Landaberri eta Oriartekide guraso-elkarteen arteko lankidetzarako hitzarmenak sinatu ditu. Guztira 41.506 euro bideratuko dira euskararen erabilera indartzeko.

Adostutako programen artean Euskaraldia;Irakutrezin, Esazu, Irria eta Irrintzialdizkariak edota pertsona ezagunen ikastolara bisitak daude. - A.M.

etiquetas: euskara, lasarte-oria


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902