Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Mikel Urakenek gaur Usurbilen kontzertua eskainiko du

Mikel Laboa plazan 22.00etatik aurrera folk eta country doinuak entzuteko aukera egongo da

2018(e)ko uztailaren 19a, osteguna - 06:02etan eguneratua

Usurbil- Laboaren Uztailabakarlari zikloaren 4. edizioaren baitan, Mikel Urakenen emanaldia izango da gaur 22.00etan Usurbilgo Mikel Laboa plazan. Mikel Urakenek folk eta country doinuak eskaintzen ditu intentsitate eta indar handiarekin.

2000ko hamarkada erdialdean Loan metal taldean egin zituen lehen urratsak. Bakarkako ibiliari ingelesez ondutako Folk Songs for Tormented Soul lanarekin (2013) ekin zion. Omenaldi xumeakEPan (2014), Anariren bertsio bat eta Mikel Laboaren beste bat sartu zituen. Iaz Neguaren ostean plazaratu zuen, euskaraz egindako zazpi folk piezekin. Euskal kantagintzaren esparruan berrikuntzarako ale bat jarri nahi luke.

“Mikelen musika ez da erraz gustatzen den horietakoa. Mikel oso artista pertsonala da, gutxitan ikusten den ausardiaz eta gardentasunez gainera. Deserosoa suerta daiteke, baina arte deserosoa da gugan benetako talka eragin dezakeen bakarra”, adierazi dute antolatzaileek.

AutogestionatuaJaialdia sostengatzeko, autogestionatua denez eta inolako diru-laguntzarik gabe egiten denez, betiko lez txapela pasako da kontzertuetan ikusleek borondatea jar dezaten. Baina aurtengoan musikariek laguntza eskaini dute beraien diskak oparituz eta diska hauen sorta ederrak zozkatuko dira uztailaren 26ko kontzertuan. Zozketarako boletoak dagoeneko salgai daude.

Datorren kontzertua, uztailaren 26koa, Sokartean taldeak eskainiko du. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902