Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Osasun Pastoraleko bolondresak omenduko dituzte

Xanistebanetako ‘Soka dantza’ko gonbidatuak Oiartzungo Asanblada Feministako kideak izango dira bere lana aitortzeko

2018(e)ko uztailaren 18a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Osasun pastoraleko kideak.

Osasun pastoraleko kideak. (A.M.)

Galería Noticia

Osasun pastoraleko kideak.

Oiartzun- Aurtengoan, Osasun Pastoraleko bolondresak izango dira Oiartzungo herriaren partetik xanistebanetako omenduak abuztuaren 1eko kultur ekitaldian.

Petra Lekuona zaharren egoitzako bolondres joaten diren emakume talde batek osatzen du Osasun Pastorala, hango egoiliarrei lagun egitera eta poza eramatera joaten direnak. Egiten duten lana aitortu nahi zaie eta zaintza eta akonpainamendu lan hau egiten duten emakume hauen ezkutuko lana gizarteratu.

Duela 21 urte sortu zuten Osasun Pastorala Kontxi Erizek eta Koro Labandibarrek. Ordutik, emakume dexente pasatu dira taldetik eta gaur egun, zortzi bat dira. Hamabostero, bingoa antolatzen dute Petra Lekuonan eta egun berezietan beste ekintza batzuk egiten dituzte: danborrada, sanferminak, Aiton-amonen Astea irailean... Eguberrietan eta maiatzean, gaixoen Pazkoaren bueltan, etxeetara bisitak ere egiten dituzte.

Bestetik, xanistebanen hasierako Soka dantzako gonbidatuak Oiar-tzungo Asanblada Feministako kideak izango dira aurtengoan. Mugimendu feministak herrian egin duen lana aitortu nahi da (M8aren herriko antolaketa, festen ereduaren inguruko hausnarketa, eraso sexisten kontrako jarrera...) eta zoriondu.

Hesien zaintzaXanistebanetan hesien zaintzan lan egin nahi dutenentzako lan-poltsa irekita dago ostirala arte udaletxeko harreran. 18 urteak beteak izatea, oiartzuarra izatea eta euskaraz jakitea (B2 tituluko maila) dira baldintzak. Postuen zozketa publikoa hilaren 23an egingo da, 15.00etan udaletxean. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902