Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Etxepare Euskal Institutuaren patronatuaren bilera egin da

2018(e)ko uztailaren 18a, asteazkena - 17:48etan eguneratua

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan du mahaiburu gaur goizean lehendakaritzaren egoitzan burutu den Etxepare Euskal Institutuaren patronatuaren bilerak. Institutuaren kudeaketarekin loturiko hainbat gairen berri ematearekin batera, 2017. urtean gauzatutako jarduerak azaldu dira eta 2018. urteko ekintza nagusien berri eman da.

Lehendakariaren agurraren ostean eta aurreko bilerako akta ezagutzera eman eta gero, Institutuko zuzendariak, Irene Larrazak, patronatuko kideei 2017. urteko kontuak eta kudeaketa txostena aurkeztu dizkie. Horrekin batera, 2018. urteko aurrekontuen berri ere eman die. 2,59 milioi eurokoa da.

Halaber, urteko ildo nagusien aurkezpena egin du Larrazak. Alde batetik, bertako erakunde publiko eta kultur eragileekin koordinazio eta lankidetza hobetzeko, koordinazio eremuak identifikatu eta lan dinamika eraginkorragoak jarri ditu martxan Institutuak. Bestetik, hazkunde kualitatiboari eutsi dio Etxeparek, jada sortuak dauden sareak sendotuz eta beste erakunde batzuekin lankidetza sustatuz. Horrekin batera, diru-laguntza deialdietan hainbat aldaketa txertatu ditu kultur sektorearen beharrei hobeto erantzuteko. Besteak beste, prozeduren digitalizazio prozesua gauzatu da eta diru-laguntza berri bat sortu da nazioarteko liburu azoketan liburuaren sektoreko profesionalen parte hartzea bultzatzeko.

Bestalde, euskal kulturari nazioartean ikusgaitasun handiagoa emateko hainbat ekintza esanguratsu bultzatzen ari da Institutua.

Euskararen irakaskuntzaren alorrean aipatzekoa da Euskara Munduan programa bere gain hartu duela Etxeparek. Euskal Etxeetan euskararen irakaskuntza sustatzea helburu duen egitasmo hau HABEk kudeatzen zuen orain arte eta mundu osoko 75etik gora Euskal Etxek hartzen duten parte. Mundu akademikoan eta

Irakaskuntzaren alorrean Etxepare Euskal Institutuak duen jarduna irakurletza eta katedra sarearekin osatzen da. Euskara eta euskal kultura klaseak ematen dira 18 herrialdetako 34 unibertsitatetan eta zortzi euskal ikasketen katedra daude beste hainbeste unibertsitatetan.

Era berean, nazioartean euskal kulturaren irudi nabarmen bat proiektatzeko eta euskal sortzaileen eta hauen lanen ikusgaitasuna areagotzeko ekintza eta komunikazio estrategia berria diseinatu du Institutuak, eta urteko azken hiruhilekoan hasiko da inplementatzen.

Azkenik, eta kultur diplomaziaren alorrari dagokionez, Etxeparek EUNICen (Europako Kultura Institutu Nazionalen sarea) duen eragina eta mugaz gaindiko kultura lankidetza areagotu ditu Institutuak.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902