Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bisita kulturalak egingo dira Orion uztailean

Herriko historiari buruzko informazioa zabaltzea da asteburuetan egingo diren bisiten helburua

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Orio- Begi Bistan enpresak bisita kulturalak antolatuko ditu uztailean zehar Orion, Udalarekin elkarlanean. Bisitak larunbat eta igandeetan egingo dira, goizeko 11.30ean turismo bulegotik hasita honako egunetan: uztailak 21, 22, 28 eta 29an.

Irteera hauen helburua da Orioko alde zaharra eta eraikin garran-tzizkoenak erakustea bisitariei, herriaren historiari buruzko azalpenak ematearekin batera. Hala, bisitariek Pilliku plaza, Kale Nagusia, Salatxo, Iturriaga jauregia eta eliza ingurua bisitatuko dituzte, besteak beste. Handik erreka aldera jaitsiko dira eta aukera izango dute Mutiozabal ontziola eta Arraunetxeari buruz informazioa jasotzeko, tradizio arrantzaleari buruzko kontuak ikasiz.

Izena emateko Arraunetxera, turismo bulegora (943 835 565) edo kanpinera (943 834 801) jo daiteke eta Begi Bistanekin ere harremanetan jar daitezkete interesatuek (info@begi-bistan.com - 657 794 677). - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902