Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Santa Marina jaiak ospatuko dituzte bihartik aurrera Aztirian

Ostiralean auzotarrek bola eta toka txapelketak jokatuko dituzte eta ondoren afaria egingo dute

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

legazpi- Bihartik aurrera Legazpi eta Gabiriako Aztiria auzoko jaiak ospatuko dituzte. Bihar Santa Marina eguna ospatuko dute: 11.00etan meza egongo da eta ondoren hamaiketakoa egingo dute, auzoko musikariek alaituta.

Jaiek ostiralean jarraituko dute. 18.00etan ezkil joaldia egongo da eta etxefuegoak botako dituzte. 19.00etan auzotarrek bola eta toka txapelketak jokatuko dituzte eta ondoren Jon eta Agurtzane Elustondok trikitixa joko dute. 21.00etan afaria egingo dute eta 23.00etan erromeria egingo dute Elustondo anai-arrebekin.

Larunbatean, 11.30ean, auzoko gazteek herri kirol erakustaldia egingo dute. 13.00etan poteoa hasiko da. 18.00etan patata tortilla lehiaketa egingo dute eta ondoren pintxoak eta ardoa banatuko dituzte. Ekitaldi hau Elortza eta Larrañaga trikitilariek girotuko dute. 18.30ean bola txapelketa hasiko da eta 21.00etan bertso-afaria egingo dute Aztiri Bat elkartean. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, erromeria egingo dute.

Festak igandean bukatuko dira. 10.00etan Gabiriako txistulariek goiz eresia egingo dute. 11.00etan mendi lasterketa eta meza nagusia hasiko dira. Meza ondoren, auzoko nagusienari omenaldia egingo diote. 12.30ean Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa egongo da. Ondoren, Eneko eta Ibarguren trikitilariek joko dute. 18.30ean herri kirol erakustaldia hasiko da. Xabier Aranburu Guzta harrijasotzaileak eta Iñaki Azurmendi, Irati Astondoa, Xabier Zaldua eta Alazne Etxaburua aizkolariek parte hartuko dute. 18.30ean, berriz, herrialde mailako bola eta toka txapelketak jokatuko dituzte. Trikitilariek iluntzera arte joko dute. - A.Z.

etiquetas: santa marina, aztiria


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902