Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Artilea jasotzeko zerbitzua izango da hilaren 23tik 27ra Lapatxen

Artilea duen edozeinek izango du Urkomek martxan jarritako bilketan parte hartzeko aukera

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

azkoitia- Urkome, Urola Kostako landa garapenerako elkarteak, artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du hilaren 23tik 27ra bitartean Urola Erdian eta Urola Kostan, beti ere, “artilearekin dauden arazoei irtenbidea emateko”.

Dagoeneko elkarteak 50 ardi baino gehiago dituzten bailarako baserritar guztiekin harremanetan jarri da zerbitzu berezi hori ezagutarazteko baina, hala ere, “artilea duen edozeinek ere eramateko aukera izango du”.

Artilea Azpeitiko Lapatx zabortegian (8.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 18.00etara bitartean) eta Zarauzko Urteta zabortegian (8.30etik 14.00etara arte) utzi ahalko da. Hori bai, “artilea solte utzi beharko da, inolako zakurik gabe”.

Edozein zalantza duenak Urkomeko 943 816 500 telefono zenbakira dei dezake. - J.L.

etiquetas: lapatx, artilea


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902