Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kultura

Kalerkiren balorazio “oso positiboa” egin du Zarautzek

Udalaren arabera, konpainiek “publikoaren berotasuna” sentitu zuten jaialdian

Ane Roteta - 2018(e)ko uztailaren 17a, asteartea - 06:02etan eguneratua

'A Lurpean'antzezlana taularatu zuteneko irudi bat.

'A Lurpean'antzezlana taularatu zuteneko irudi bat.

Galería Noticia

'A Lurpean'antzezlana taularatu zuteneko irudi bat.

Zarautz- Kalerkiren 25. urteurrenak ez du hutsik egin. Zarauzko Naziorteko Kale Antzerki Jaialdiaren aurtengo edizioa berezia izan da eta publikoaren aldetik harrera ezinhobea izan du. Eguraldia lagun, programatutako emanaldi guztiak bere osotasunean burutu dira eta Nekane Iribarrek, Kultura zinego-tziak, balorazio “oso positiboa” egin du.

Zinegotziaren arabera, edizio berezia izatea nahi duten urteurrena dela eta, eta bere ustez, “hala izan da”. “Duela 25 urte Alproja taldeko kide batzuk martxan jarri zuten ekimena eta urte hauetan publikoaren parte-hartzea sustatu eta interesa pizten duten emanaldiak ikusteko aukera izan dugu herriko kaleetan. Udaletik lehen egunean talde honek jarri zuen ilusio berarekin jarraitzen dugu, urtez urte, Kalerki antolatzen”, zehazten du. Horretaz gain, guztira 16 talde eta 19 emanaldi izan direla jakinarazi du: “Antzerkia, dantza, akrobaziak, musika, umorea... Denetarik izan dugu eta antzerki konpainiek publikoaren berotasuna sentitu dutela adierazi digute”.

Urtero bezala, Kalerkiren baitan burutu diren emanaldi guztiak irekiak eta doakoak izan dira, eta 19 emanaldietatik bik bakarrik izan dute edukiera mugatua: Oxido, Umore Garratzaketa A Lurpean antzezlanek.

Hain zuzen ere, programazio berezi honen baitan, Udaletik Amancay Gaztañagarekin elkarlanean ekoitzi duen antzezlan berria aurkeztu zen: A Lurpean. Bi emanaldi eskaini ziren Arrosategi parkean (parrokia ondoan), bata larunbat gauean eta bestea igande gauean, eta, guztira 400 pertsonek ikusi zuten antzezlana. Honez gain, igandeko azken entsegua ere publikoarekin egin zen. “Esker bereziak eman nahi dizkiot Amancay Gaztañagari eta antzezlanean parte hartu zuten zarauztarrei, lan honen ekoizpenean jarri duten ilusio eta esfortzu guztiagatik. 25.urteurrena ospatzeko modu egokiena izan da antzezlan hau eta oso harro gaude emaitzarekin. Harrera oso ona izan du publikoaren artean antzezlanak: zarauztar askok adierazi digute izugarri gustatu zitzaiela. Eskerrik beroenak herritarrei jaialdi honetan parte hartzeagatik eta A Lurpean antzezlana posible egin dugun guztioi, zorionak!”, esan du amaitzeko Iribarrek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902