Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ekonomia

Azpeitiko sorkuntza bekak disziplina anitzetako zazpi proiektu bultzatuko ditu

Udalak 12.000 euro bideratuko ditu aurten herriko sortzaileen lanak babesteko

Jabi Leon - 2018(e)ko uztailaren 17a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Azpeitiko Udaleko eta Kultur Mahaiko ordezkariak sorkuntza bekaren onuradunekin.

Azpeitiko Udaleko eta Kultur Mahaiko ordezkariak sorkuntza bekaren onuradunekin.

Galería Noticia

Azpeitiko Udaleko eta Kultur Mahaiko ordezkariak sorkuntza bekaren onuradunekin.

azpeitia- Azpeitiko Udalak “disziplina oso desberdineko zazpi proiektu” babestuko ditu aurtengo sorkuntza bekaren bitartez. Deialdira hamabost proposamen aurkeztu ziren eta Udalak eta Kultur Mahaiak dagoeneko eman dituzte ezagutzera bekaren laguntzarekin garatuko diren zazpi proiektuak.

Udalak 2018ko aurrekontuetako 12.000 euroko diru-partida bideratuko du hirugarren urtez jarraian antolatu duen sorkuntza bekarako.

Kopuru horretatik, 2.200 euro Asier Sustaetak aurkeztutako Korosagasti proiekturako izango dira. Sustaetak pelikula bat grabatu nahi du eta joan den urteko sorkuntza bekari esker dokumentazio lana eta gidoia egin ondoren, urritik otsailera bitartean egingo ditu grabaketak.

Bestalde, Santi Rodriguezek aurkeztutako Lekaime proiektuak 2.124 euroko laguntza eskuratuko du. Honek fantasia eta beldurra lotzen dituen laburmetraia grabatu du beste lagunekin batera eta jasotako dirua posprodukziora bideratuko dute.

Sorkuntza bekaren bidez garatuko den hirugarren proiektua Nora Alberdik aurkeztutako Kuraiosa izenekoa da. Honek 1.476 euro eskuratuko ditu “emakumeen ahalduntzearen inguruan” egingo duen bere lehen dokumentala gauzatzeko. Horretarako hamaika emakume elkarrizketatuko ditu eta horren ondoren aktoren batek performanceak egingo ditu landutako gaiak oinarri hartuta. Era berean, Leire Arenasek 1.000 euroko lagun-tza jasoko du enkuadernazioa eta irudugintza landuko dituen Artista liburua proiekturako.

Garazi Agirrek, berriz, 1.600 euro izango ditu zirko soziala herritarren artean ezagutzera emateko.

Ildo beretik, Ibon Gerrak aurkeztutako Kaluse izeneko proiektuak 2.000 euroko laguntza eskuratuko du. Honek inprobisazioarekin eta soinuarekin esperimentatu nahi du, lortutako emaitza autoeditatzeko.

Azkenik, bekaren bitartez bultzatuko den azken proiektua Mariñe Arbeok aurkeztutako Kaiera da. Honek 1.600 euroko laguntza jasoko du, lau lagunen ilustrazioak eta testuak jasoko dituen liburua egiteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902