Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kultur ekintza ugari izango dira urriaren 6an Elgoibarren

Interesatuek dagoeneko eman dezakete izena Gotzon Garate zenaren omenez antolatutako jardunaldian parte hartzeko

2018(e)ko uztailaren 15a, igandea - 06:03etan eguneratua

elgoibar- Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak Gotzon Garate zenaren oroimenez antolatzen duten Euskara ala Ezkara zikloak 10 urte beteko ditu aurten. Eta hori ospatzeko, aipatutako erakundeak ekitaldiz betetako egitaraua prestatzen ari dira urriaren 6rako, beti ere, DanobatGroup enpresaren eta Makina-Erremintaren Institutuaren laguntzarekin.

Edonola ere, Kulturgintza izango da urriaren 6rako antolatutako jardunaldiaren gai nagusia. Egun horretan 21 kulturgile ezberdinen partaidetza espero da eta hauek eskainiko dituzten saioekin disfrutatu nahi duten herritarrek dagoeneko egin dezakete matrikula.

Prezioa (pintxo-bazkaria barne) 30 eurokoa da eta interesatuek Elgoibarko Izarra elkartearen 943 741 626 telefono zenbakira dei egin edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbide elektronikora idatz dezakete izena emateko.

egitarauaUrriaren 6an ospatuko den Euskara ala Ezkara zikloarenjardunaldi nagusian “hitzaldiak, diagnosiak, gogoetak, elkarrizketak, poesia musikatuak, bertso saioak edota musika emanaldiak” izango dira;Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Mursego, Amorante, Ander Lipus, Uxue Alberdi, Gotzon Barandiaran edo Nerea Ibartzabal bezalako izen propioen partaidetzarekin.

Programa 9.30ean abiatuko dute IMHko instalakuntzetan eta egun osoko jarduerak burutu ondoren 21.30ean emango diote amaiera Kultur Etxeko sotoan izango den kontzertu batekin. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902