Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Lanean, eskola kirolako joan-etorriak jasangarriak izateko

Aurten Koldo Mitxelenako eta Oreretako ikasleak izan dira partidetara joateko kotxea gutxien erabili dutenak

2018(e)ko uztailaren 14a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Errenteria- Errenteriako sei ikastetxeek 2017-2018 denboraldiko Eskola Kirola joan den hilabetean bukatu zuten. Bosgarren urtez jarraian eskualdeko udalek eta ikastetxe guztiek mugikortasun plana landu dute, eta kirolari eta senitartekoak gonbidatu dituzte asteburuko partidak egiteko asmoz kirol instalazioetara egiten dituzten joan-etorrietan garraiobide jasangarriak erabiltzera.

Jardunaldi guztietan datuak bildu dira, eta ikasle bakoitzari, banan-banan, galdetu zaio zein garraiobide erabili duen kirol esparrura joateko. Joan-etorri guzti horietatik %50,09 jasangarriak izan dira (oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo ibilgailu partekatuan).

Alabaina, ibilgailu partikularrean egiten diren joan-etorrien kopurua gainerako joan-etorrien batuketa berdina da, %49,91. Hori horrela, lanean jarraituko du Udalak ikastetxeekin batera, datozen urteotan arlo honetan lortzen diren ehunekoak alda daitezen, eta ahal den neurrian kotxea aparka dezagun.

Bi ikastetxek, Koldo Mitxelenak eta Orereta Ikastolak, joan-etorri jasangarri gehiago egin dituzte, ibilgailu partikularrean baino, %58,01 eta %51,11, hurrenez hurren. Eta Koldo Mitxelena izan da bizikleta gehien erabili duen ikastetxea, %8,09.

Zortzitik hamabi urtera arte eskola kirola da haurrek gehien eska-tzen duten eskolaz kanpoko jarduera, %50 baino askoz gehiago, bigarrenatik oso urrun. Horregatik ari zaio gai honi horrenbesteko garran-tzia ematen, asteroko joan-etorri kopurua oso handia baita.- A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902