Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ehiza eta natura azoka egingo dute bihar Zegaman

Ehizeko 40 erakustoki inguru jarriko dira mundu hau ezagutzera emateko

M. Aranburu - Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Joseba Izagirre, Zegamako alkatea, eta Denis Perez, Karraztarro elkarteko kidea, aurkezpenean.

Joseba Izagirre, Zegamako alkatea, eta Denis Perez, Karraztarro elkarteko kidea, aurkezpenean. (A.Z.)

Galería Noticia

Joseba Izagirre, Zegamako alkatea, eta Denis Perez, Karraztarro elkarteko kidea, aurkezpenean.

zegama- “Zegaman ehiza eta ehizarako afizioa oso txertatua” dago-ela uste du Joseba Izagirrek, Zegamako alkateak, eta horren harira antolatu dute laugarrengoz ehiza eta natura azoka bihar egun guztirako. Hori ez ezik, gaiaren inguruan herrian dagoen ezagutza “handia” dela ere nabarmendu du alkateak eta egunak horretarakoxe ere balioko du, inguratzen direnek ehizaren inguruko jakintza zabaltzeko aukera izan dezaten. Udalak eta Zegamako Karraztarro ehiza elkarteak elkarrekin antolatzen duten feria da eta urtean zehar egiten duen lana ezagutzera emateko balioko du biharko zitak.

Egun oparoa izango da biharkoa. Hain zuzen ere, 40 enpresa baino gehiagok parte hartuko dute azokan eta ekitaldi ugari egongo dira. Ehizarekin lotutako azoka bat izanik, Izagirrek agertu du “ehizarekin erlazioa duten tailerrak” egingo direla. Denis Perez Karraztarro elkarteko kideak gaineratu du “azoka honetan ehizean dauden modalitate guztiak” egongo direla ordezkatuta eta bai elkarteak eta Udalak “ehiza sostengarri baten aldeko apustua” egiten dutela.

interesekoakBeste urteetako esperientziari helduz, jende gehien inguratzen duen ekintzetako bat basurdearen arrastoa dela utzi du agerian Perezek: “Jendeak interes gehien agertzen duen ekintzetako bat da hori eta beraz, horrekin hasiko dugu eguna, goizean izango da. Horren ondoren, segidan etorriko dira beste ekintza guztiak”. Hala, plater jaurtiketa egingo dute ondoren eta Er-tzainen helikopteroan erreskate bat nolakoa izaten den ikusteko aukera ere eskainiko dute Zegaman, inguratzen direnek benetan ikus dezaten nolakoa izaten den prozesu hau. Txakurrei ere “garrantzia handia” ematen ari direla esan du Perezek: “Galtzeko zorian zeuden txakur ba-tzuk etorriko dira aurten ere, eta horiek indar handia hartzen ari dira”. Horiez gain, arku tiraketa, falkoneria, simulatzailea eta txakurrak ere egongo dira herrian zehar jarriko diren postuetan, zein lan egiten duten erakusketako. Biek nabarmendu dute azokara gero eta jende gehiago etortzen dela eta aurten, lehen aldiz, Valentzia eta Madriletik etorritako postuak ere jarrita egongo dira.

familia guztiarentzatAlkateak gogorarazi nahi izan du, beste edizioetan izan den moduan, aurtengo ekitaldia ere adin guztiko jendearentzat izango dela. “Ehiza gustuko dutenentzat zuzendutako azoka bat da bereziki, baina familia girokoa ere bada. Horregatik haurrentzako puzgarriak eta ekintzak ere antolatu ditugu”.

etiquetas: zegama, ehiza, natura


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902