Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Altzagako berrikuntzak ezagutu ditu Aldundiak

Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Diputatua Udal ordezkariekin, berrikuntzak ikusten.

Diputatua Udal ordezkariekin, berrikuntzak ikusten. (GFA)

Galería Noticia

Diputatua Udal ordezkariekin, berrikuntzak ikusten.

altzaga- Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua Altzagan izan da aste honetan, LandaGipuzkoa+programaren bitartez gauzatu diren lanak eta egin diren hobekuntzak bertatik bertara ikusteko asmoarekin.

Altzagan ez dira geldirik egon eta hainbat berrikuntza egin dituzte azken bi urteetan. Aldundiak bertako frontoiaren babeserako 20.500 euroko diru-laguntza eman eta dagoeneko frontoia berrituta dute. Bestalde, programa honen bitartez Gaztainatxoetatik Burnisagastirako eta Abaligoenatik Burnisagastirako baserribideak ere berritu dira. Hobekuntza horietarako Aldundiak 34.000 euroko diru-laguntza eman du. Diputatuaren ustez “beharrezkoa da landa azpiegiturak eta bideak hobetzeko inbertsioak egitea, herrietako bizilagunen komunikazioa, garapena eta bizi kalitatea ziurtatzeko balio duela”.

Foru Aldundiak 2.500 biztanletik beherako udalerri txikietan, handiagoetan dauden zerbitzu eta ongizate maila ziurtatzeko abiatu zuen programa hau. - M.A.

etiquetas: altzaga


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902