Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Naturguneak ezagutzeko irteerak, Zarautzen

Iñurritzako biotopoaz gain, Garate-Santa Barbara eremu babestua ezagutu ahal izango da bisita gidatuetan

2018(e)ko uztailaren 13a, ostirala - 06:03etan eguneratua

SEO Birdlifeko Lucia Peña eta Gloria Vazquez zinegotzia.

SEO Birdlifeko Lucia Peña eta Gloria Vazquez zinegotzia.

Galería Noticia

SEO Birdlifeko Lucia Peña eta Gloria Vazquez zinegotzia.

Zarautz- Zarauzko Agenda 21 sailak herriko eremu babestuak ezagutzera emateko irteera gidatuak antolatu ditu uda honetarako, baina aurtengoan, gainera, eskaintza zabaldu izan dute. Izan ere, iaz Iñurritzako biotopora egin zituzten bisitak, eta aurten Garate-Santa Barbara eremura ere joango dira, bertako arkamurka basoaren berezitasunak eta ezaugarriak ezagutzera emateko gogoarekin. Bisita guztiak ostiralero egingo dira, SEO Birdlife eta Debanaturaren eskutik, gaur hasi eta irailaren 7ra bitartean.

Gloria Vazquez, Agenda 21eko zinegotziak aurkezpenean azaldu zuenez, iazko bisitek “oso harrera ona” izan zuten eta ostiralero taldeak erabat betetzen ziren. “Gure asmoa da herritarrek nahiz kanpotik datozenek inguruan ditugun naturguneak eta eremu babestuak ezagutzea, sentsibilizazioa lantzea eta Zarautzen ditugun altxor naturalez gozatzea”, adierazi zuen Vazquezek.

Lehen bisita gaur egingo da Iñurritzako biotopoan, eta hurrengo ostiralean, berriz, Garate-Santa Barbaran eskainiko dute (astero txandakatzen joango dira). Gaurko irteera 16.30ean hasiko da malekoiko turismo bulegoan eta bi orduko iraupena izango du. Hurrengo asteko irteera, aldiz, Aiten Etxeko parkean hasiko da 18.00etan.

Bisita gidatuak bi hizkuntzatan eskainiko dira eta parte hartu nahi dutenek ohiko turismo bulegora edo malekoiko turismo gunera joan beharko dute. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902