Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Alegiako Karmen jaietan izango dira Kataluniako castellersak

Bihar txupinazoaren ondoren emanaldia eskainiko du Vilafranca del Penedeseko taldeak

Marta San Sebastian - Jueves, 12 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Castellers de Vilafranca taldea emanaldi batean.

Castellers de Vilafranca taldea emanaldi batean. (Castellers de Vilafranca)

Galería Noticia

Castellers de Vilafranca taldea emanaldi batean.

Alegia- Bihar hasi eta astelehenera bitarte luzatuko dira aurtengo Karmen jaiak Alegian. Ikusmira sortu duen ekitaldi bat izango da aurten, gainera: bihar, txupinazoa jaurti ostean, Bartzelonako Vilafranca del Penedes herriko castellersen erakustaldia izango da plazan. Festa batzordeak adin guztietako herritarrei zuzenduriko lau eguneko egitarau zabala prestatu du.

Txupinazoa jartutitzeko ardura izango dute Mari Tere Munduate eta Sagrario Aranburu herritarrek. Urte luzez herriko erreferentzietako bat izan den janari denda baten ardura izan dute eta erretiroa hartzeko garaia iritsi zaienean, denda itxiko dute. Hori dela eta, Festa batzordeak herritarren esker ona eta errekonozimendua jasotzeko aukera eskaini nahi die, txupinazoa botaz 19.00etan.

Aurretik, ordea, izango dira hainbat ekitaldi giroa berotzeko. 17.00etan haurren Santos Torneoaren futbitoko finala izango da eskolako patioan;18.30ean kartel lehiaketan parte hartzen duten marrazkien erakusketa izango da udaletxeko arkupetan, eta ordu beran, Ordiziako erraldoi eta buruhandi, Loatzo musika eskolako trikitilari eta Giroarte dultzaina taldeekin kalejira izango da Larraitz auzotik plazaraino. Ohikoa den moduan, txupinazoaren aurretik kontzentrazioa iragarri dute plazan Euskal preso eta iheslariak etxera lemapean.

Mari Tere Munduate eta Sagrario Aranburu herritarrek denda itxiko dute laster eta txupinazoa botatzeaz arduratuko dira

Castellersak plazanTxupinazioaren ondoren iritsiko da eguneko unerik aipagarriena. Bartzelonako Vilafranca del Penedes herriko castellersek erakustaldia eskainiko dute. 1948an sortutako taldea da eta mila lagun baino gehiagok osatzen dute. 2002az geroztik Tarragonan bi urtez behin jokatzen den giza dorreen txapelketa sonatuaren ekitaldi guztiak irabazi ditu talde horrek eta atzerrian ere askotan ibili dira, Kataluniako enbaxadore modura.

1973an Parisen izan zirenetik, Londres, Erroma, Txile, Mumbai, New York eta Shangai dira, besteren artean, bisitatu dituzten lekuak eta Euskal Herrian ere hainbatetan izan dira, Donostian, Elorrion eta Zumarragan, kasu.

Ikuskizunak, gainera, erronka bat ere badakar bere baitan. Izan ere, Euskal Herrian orain arte ez da bederatzi pisuko giza dorrerik egin eta Castellers de Vilafranca taldeak lehen aldiz egingo du hori bihar Alegian.

Bestelakoan, biharko egitaraua osatuko dute bertso saioak eta Skasti eta Bad Sound taldeen kon-tzertuak. 22.30ean Sustrai Colina, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi eta Beñat Iguaran bertsolariek emanaldia eskainiko dute, Mikel Artola gai-jartzaile dutela, eta kontzertuak gauerdian hasiko dira.

Larunbat eguerdian sagardo dastaketa izango da eta arratsaldean, III. Goitibehera Jaitsiera eta pilota jaialdia iragarri dituzte, besteak beste. Igandean, berriz, Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzen alardea eta Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia dira ekitaldi nagusienak. Jaien azken eguna astelehena izango da, haurrei eta jubilatuei eskainitakoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902