BERTAN

Star Blues taldeak hasiko du Igartza Musika zikloa

Beasaingo Igartza Musikak bigarren seihiruilekoa gaur arratsaldean hasiko du taldearen kontzertuarekin

2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Ruiz de Apodaka, Etxeberria, Labaien eta Jon Barreros.

Ruiz de Apodaka, Etxeberria, Labaien eta Jon Barreros. (G.H.)

Galería Noticia

Ruiz de Apodaka, Etxeberria, Labaien eta Jon Barreros.

beasain- Beasainen egiten den Igartza Musika zikloak sei hilabete honetako emanaldien bigarren zatia hasiko du gaur arratsaldean, Zubimuzu plazan. Kasu honetan, Star Blues talde ordiziarra izango da kontzertua eskainiko duena, 19.30ean hasita. Talde hau 2010 urteko irailean sortu zen Ordizian bertan. Gaur egun, taldearen partaide dira Jon Barreros, kitarra eta ahotsa jarriz, Urko Ruiz de Apodaka baxua eta koroak egiten, Fermin Etxeberria tolosarra bateria jotzen eta Jon Labaien teklatuan. 2016 urtean kaleraturiko beraien lehen diskoaren abestiak eta blues-rock klasikoen moldaketa batzuk osatuko dute gaur eskainiko duten zuzeneko kantu zerrenda. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902