Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haurdunaldi subrogatuaren genero inpaktuaz hausnarketa egin du Emakundek Udako ikastaroetan

2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 18:29etan eguneratua

Izaskun Landaida Udako ikastaroetan.

Izaskun Landaida Udako ikastaroetan. (Irekia)

Galería Noticia

Izaskun Landaida Udako ikastaroetan.

DONOSTIA. Gaur goizean hasi da Donostiako Miramar Jauregian Emakundek EHUko Udako Ikastaroen barnean antolatutako  "Haurdunaldi subrogatua edo alokairuzko sabelak?" ikastaroa. Uda ikastaro honekin Emakundek gaiaren inguruko eztabaidan lagundu nahi du, mahai gainean dauden jarrera ezberdinak eta defendatzen dituztenen informazioa emanez, baita praktika honek dakartzan ondorio kultural, sozial, etiko eta juridikoak ere emakume eta adingabekoen bizitzan eta eskubideetan. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ireki du ikastaroa esanez haurdunaldi subrogatua gai konplexua dela eta gizartean eztabaida eta zalantzak sortzen dituena eta hain zuzen horregatik behar direla hausnartzeko espazioak.

Landaidaren esanetan, "haurdunaldi subrogatuaz ari garenean, lehenik eta behin kontuan izan behar dugu praktika honek duen genero inpaktua. Kontuan izan behar dugu gure gizartean orokorrean dauden baldintzak: existitzen diren botere harremanak, pobreziaren feminizazioa, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza, emakumeen kontrako indarkeria, bai fisikoa eta baita sinbolikoa... Argi daukagu guzti honek emakumeak zaurgarriago bihurtzen dituela merkatuak dituen eskarien aurrean".Egoera hau kontuan izanik, emakumeen gorputzen merkatilizazioa ekidin behar dela aipatu du.

Ikastaroko irekiera hitzaldia Amelia valcárcel pentsalari feministak ireki du "Emakumeen gorputzen merkantilizazioaren mugak" izenburuko ponentziarekin. Ondoren, Emakundek gaiaren inguruan egindako ikerketa lana ere aurkeztu da: "Haurdunaldi subrogatua ala alokairuzko sabelak?". EDE Fundazioko Ainara Cantok eta Aida Ortegak aurkeztu dute.

Bestalde, gaiaren inguruko ikuspegi juridikoaz hitz egin dute Itziar Alkortak, Zuzenbidean doktorea eta EHU-UPVko irakasleak, eta Octavio Salazarrek, Cordobako Unibertsitateko Zuzenbide irakasleak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902