Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kultura

SASen kontzertu berezia, abuztuaren 5ean

Fernando Velazquez konpositore ezaguna izango da zuzendaria eta bildutakoa Afagi elkarteari bideratuko diote

2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Afagiko eta SASeko ordezkariak, eta Zumaiako alkatea.

Afagiko eta SASeko ordezkariak, eta Zumaiako alkatea. (A.R.)

Galería Noticia

Afagiko eta SASeko ordezkariak, eta Zumaiako alkatea.

Zumaia- Zumaiako Nazioarteko XXXIV. Musika Jaialdia ospatuko da datorren abuztuan, eta jaialdiaren baitan Sapere Aude Sinfoniettak (SAS) kontzertu berezi bat eskainiko du abuztuaren 5ean, 20.00etan, Maria eta Jose antzokian. Izan ere, behin antolakuntza gastuak estalita, bildutako dirua Afagi elkarteari (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea) bideratuko diote lortutakoa.

Emanaldiaren aurkezpena atzo egin zuten Afagiko presidentea eta zuzendaria diren Koldo Aulestiak eta Marisa Ortigosak, SASeko Marixi Sesmak eta Oier Korta alkateak, eta prentsaurrekoan zehaztu zutenez, Beethovenen 7. Sinfonia eta Joaquin Rodrigoren Concierto de Aranjuezizango dira entzungai. Carmen Becerra gitarra-jotzaile bakarlariarekin kontatuko dute horretarako, eta zuzendaria, berriz, Fernando Velazquez izango da, Lo Imposible, El orfanato, 8 apellidos vascos edo Un monstruo viene a verme pelikulen soinu-banden konpositorea, hain zuzen ere.

Sarrerak turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira 10 eurotan. Dena den, proiektuari laguntza eskain-tzeko dohaintzak edota ekarpenak egin daitezke SASen web orrialdean edo transferentzia bidez (Kutxabank ES97 2095 5078 3091 1554 0513 edo Laboral Kutxa ES37 3035 0037 4103 70050506). “Memoria galtzea gertatu litekeen gauzarik okerrenetakoa delako, ez baldin bada agian okerrena, asko eskertuko dugu laguntza”, adierazi zuen Sesmak. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902