Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Erakusketak egiteko proiektuak eskatu dituzte Zizurkilen

Irailaren 14a bitarte proposamenak aurkeztu daitezke eta Udalak sei aukeratuko ditu

Miércoles, 11 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zizurkil- Zizurkilgo Udalak argitaratu ditu Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunea 2018-2019 ikasturtean arautzeko oinarriak. Batez ere artista gazteen lanen erakusketak sustatu nahi dute.

Jasotako proposamenen artean sei aukeratuko ditu Kultura Saileko ordezkariz eta errealitate artistikoa ezagutzen duten pertsonaz osatutako hautaketa-batzordeak. Hautaketatik kanpo geratuko dira arraza, sexu, erlijio edo beste edozein arrazoirengatik zenbait bereizkeria sustatzen duten edukiak dituzten proiektu guztiak eta pertsonaren funtsezko eskubideen aurka doazenak. Erakusketak egiteko eskaera adin nagusiko edozein artistak egin dezake. Interesdunek egin nahi duten erakusketa artistikoaren banakako edo taldekako proposamen bat aurkeztu beharko dute irailaren 14ra bitartean. Oinarriak Zizurkilgo Udalaren web-orrian kontsulta daitezke edo udal bulegoetan. - M.S.S.

etiquetas: zizurkil, erakusketa


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902