Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Lander Dominguez Antzuolako mairuaren alardeko buruzagi berria

“Antzuolako Mairuaren Alardea bizitzen dugunontzat buruzagi izatea ohore bat da”

Egun berezia izango da datorren larunbata Lander Dominguezentzat. Antzuolako buruzagiaren paperean estreinatuko da Mairuaren Alardean

Anabel Dominguez - Miércoles, 11 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Lander Dominguez, Antzuolako mairuaren alardeko buruzagi berria.

Lander Dominguez, Antzuolako mairuaren alardeko buruzagi berria.

Galería Noticia

Lander Dominguez, Antzuolako mairuaren alardeko buruzagi berria.

antzuola- Buruzagia, Mairua, fusilariak, desfilea, dantza, Iparragirreren bertsoak, musika, herriko bandera, kanoiak… Honek guztiak, beste behin, berezia egingo du Antzuola larunbatean (19.00etan). Egun horretan, 180 antzuolar inguruk herriko nortasuna adierazten duen ospakizun propio honetan parte hartzen dute;belaunaldiz-belaunaldi transmititu dena. Aurten, ikusle askoren begiradek Lander Dominguez izango dute jomuga. Antzuolako tropak gidatuko dituen lehen aldia izango da 34 urteko gazte honentzako.

Hiru egun besterik ez dira falta alarderako. Urduri zaude?

-Urduritasun puntu hori dagoeneko igartzen da, behintzat, azken aste hauetan. Entseguekin hasi ginenean eguna badatorrela nabaritzen da. Baina, gogotsu nago;lehenengo aldiz izanda, nola irtengo den ikusteko irrikitan nago.

Diskurtsoa ikastea erraza edo zaila izan da?

-Ez da samurra, baina egia esan gehiago kostatuko zitzaidala pentsatu nuen. Aste Santu ondoren hasi nintzen ikasten.

Jakitun zara begirada asko zure gainean egongo direla?

-Norbaitek egin behar du buruzagi papera, eta niri proposatu zidatenean baietz esan nien. Ilusio handiarekin, gainera. Honi jendearen begiradak lotuta datozkio.

Zure aurrekoen, Jose Luis Kortabarria eta Joseba Iparragirreren aholkuak jaso dituzu?

-Kortabarriarekin gutxi egon naiz, Iparragirrerekin gehiago. Ahal den neurrian lasai egoteko esan dit, baita zaldi gainean ere, eta ahotsa zain-tzeko. Ea nola ateratzen den.

Nola moldatzen zara zaldi gainean?

-Orain dela bi aste hasi nintzen klase batzuk ematen, zaldira igo eta jaisten, gainean ibiltzen... Gustora nabil.

Zeintzuk dira zuretzako alardearen une aipagarrienak?

-Bi nabarmenduko nituzke. Lehenengoa, buruzagiaren dikurtsoa bera, sinbolismo handia duelako. Antzuolako independentzia eta herriko nortasunari buruzko mezua trasmititzen du. Eta bigarrena, bukaera aldera, Mairuen erregeak eta jeneralak eskua ematen duten momentua. Eszena honi aldaketa txiki bat egingo zaio. Orain arte tropen arteko pasillo batean egiten zen eta aurten aldaketarekin hobeto ikusiko da. Gainon-tzekoa berdina izango da, berriztu zenetik finkatuta dago alardea.

Eta zure jantzia?

-Alde handirik ez da egongo. Berria da, nire gorputzera moldatuta eta kolore aldetik aldaketa txiki ba-tzuekin. Urtero alardera etortzen dena agian konturatuko da.

Zer da zuretzako Antzuolako Mairuaren Alardea?

-Antzuolartasuna edo antzuolar izatearen harrotasun hori erakusteko adierazle da, nire ustez. Urtero-urtero ateratzen gara harrotasun hori azaltzera. Euskal kulturaren ikuspegitik, aurretik izan zen foruen galera horrekin eta autonomia hori ere aldarrikatzea. Aldi berean, balore asko eguneratuta ditu, eta beste leku ba-tzuetan gertatzen denaren aldean, gurean modu naturalean egin dira aldaketak, inongo gatazkarik gabe. Harro egoteko moduko ekitaldi bat da. Lehen berezia zen niretzako eta hemendik aurrera gehiago.

Beraz, buruzagi izatea ohore bat da, ezta?

-Egia esan, bai. Alardea bizitzen dugunontzat bai, gutxienez. Urteak daramatzat parte hartzen. Berritu zenetik, 2009a ezkero, fusilari lanetan irten izan naiz, baina aurretik baita danborrari moduan eta abesbatzan ere ibili nintzen. Lehenengo entseguan buruzagi paperean arraro ikusi nin-tzen. Ilusioa dut eta ohore bat da, noski;eta gehiago transmititzen diren baloreengatik.

Zer esango zenioke ospakizun hau ikustera herrira inoiz gerturatu ez den jendeari?

-Behintzat, behin ikustekoa dela. Beste alarde batzuetara ohituta gaude, telebistan ikusten dira eta... Hemengoa zeharo desberdina da, disfruta-tzeko modukoa.

Bukatzeko, jaiak bihar hasiko dira. Nola biziko dituzu?

-Nire errutina apurtxo bat aldatu beharko dut, batez ere, ahotsa zain-tzeko. Hitz egitea, abestea eta parranda, noski, asko gustatzen zaizkit, baina indarrak larunbaterako gordeko ditut.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko bat. Irimo. Urte bukaeran kuadrillarekin bertara joateko ohitura daukagu. Beti dago anekdotaren bat kontatzeko.

Festa bat. Antzuolar izanda, hemengo jaiak (barrea).

Mendi bat. Ernio. Pare bat aldiz egon naiz, baina gustuko mendia dut.

Paisaia bat. Zumaiako Flysch-a.

Hondartza bat. Itzurun.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902