Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haur eta gaztetxoentzako jolas parkea, gaur Legazpin

Moltovivace Brass Band taldeak kontzertua egingo du bihar, 19.00etan, Laubideko oinezkoentzako gunean

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

legazpi- Urteroko moduan, Legazpiko Udalak Uztakale programa antolatu du. Ekimen honen helburua, eguraldi ona lagun, herritarrek kulturaz kalean gozatzea da. Gaur haur eta gaztetxoentzako jolas parkea egongo da Euskal Herria plazan.

Parkea Gazteria zerbitzuak bideratu du. 17.00etatik 20.00etara haurrek eta gaztetxoek ludotekaz, puzgarriez eta beste hainbat jolasez gozatzeko aukera edukiko dute.

Bihar, berriz, kontzertua egongo da. Moltovivace Brass Band taldeak Laubide auzoko oinezkoentzako gunean joko du, 19.00etatik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu, kon-tzertua Azokan egingo dute.

Talde honek jazz, swing, blues, funky, hip-hop, saltsa, rock eta reggae musikak jotzen ditu. Metalezko instrumentuak eta perkusioa erabiltzen dituzte.

Ostegunean Rojo Telon taldeak Haiek naiz zirku eta antzerki ikuskizuna eskainiko du. Kale Nagusian izango da, 19.30ean. Eguraldi txarra egiten badu, Azokan egingo dute.

Ostiralean bi ekitaldi egongo dira: sahararren aldeko elkartasun jaialdia eta Ikatza argazkilari elkartekoen ikus-entzunezkoa. Jaialdia Bikuña kiroldegian izango da, 19.00etan. Herriko kultur talde gehienek parte hartuko dute: musika banda, txistulariak, abesbatza, errondaila, bertso eskola, erraldoiak, musika eskola, Korosti eta Sustraiak dantza taldeak, Jon eta Agurtzane Elustondo trikitilariak, danborrada, argazkilari elkartea, Gazte Asanblada eta Beti Gazte taldea. Urretxu eta Zumarragako txalapartariek ere parte hartuko dute.

Sarrerak 8 eurotan jarri dituzte salgai, Gurrutxaga, Katilu, Kukue, Goierri eta Oilarra tabernetan. 13 urte azpikoek 5 euro ordainduko dute. Egunean bertan 10 eurotan jarriko dira salgai. Ikusleek oparien zozketan parte hartuko dute. Bildutako dirua Saharan baratzeak egiteko erabiliko da.

Aste honetako azken ekitaldia ere ostiralean izango da. Ikatza argazkilari elkartekoek Naturari buruzko ikus-entzunezkoa eskainiko dute, 22.30ean, Azokan.- A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902