kultura

Lazkaoko liburutegiak berdintasuna du hizpide

Berdintasun batzordeak gaia lantzen duten hamabost liburu gehitu ditu liburutegiko zerrendara

2018(e)ko uztailaren 10a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Liburu berriak irakurleen zain, Donibaneko liburutegian.

Galería Noticia

Liburu berriak irakurleen zain, Donibaneko liburutegian.

lazkao- Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak beste ekin-tza bat jarri du martxan egunotan. Berdintasunean aurrerapausoak ematen jarraitzeko asmoarekin, Udal liburutegian genero berdintasuna lantzen duten edo gaiari buruz hausnarketa egiten duten liburuen zerrenda osatu du, eta bide batez, herritarren eskura jarri du. Genero ikuspuntua kontuan hartuta liburuak edo ipuinak irakurri nahi dituztenek liburutegian kontsulta dezakete zerrenda. Hamabost liburuz osatua dago eta horietatik ia guztiak haurrei zuzendutakoak dira, txikitatik berdintasunean hezteko. Jakinarazi dutenez, liburutegian gehitu dituzten liburu guztiak irakurri daitezke euskaraz. Aurrerantzean, liburu berriak erosterakoan, zerrenda handitu edo osatu nahi duela ere agertu du Lazkaoko Udalak.

Liburu hauek osatzen dute aukera: Enekoren soineko arrosa (Anne Fine, Zubia), Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan (Sam Mc, Bratney, Kónikos), Kezkamuxelak (Antony Brown, Kalandraka), Anekdotak (Ruben Ruiz, Pamiela), Arreba haragijalea (Le Thanth, Tai-Marc, Ibaizabal), Jonas eta hozkailu beldurtia (Juan Kruz Igerabide (Aizkorri), Marrazteko gaiak (Mauro Eiroa, A. Fotiori), Neu naiz indar-tsuena (Mario Ramos, Ttartalo), Munstroa eta igela 4: ariketa fisikoa(Rose Impey, Ibaizabal), Hurbil (Natalia Colombo, Kalandraka-Pamiela), Munduko adiskiderik onena (Carl Norac, Ttartalo), Momo (Michael Ende, Zubia), Markos kantinera (Patxi Gallego, Elkar), Gorputz osoko poemak (Elena Odriozola, Aizkorri) eta azkenik, Eta handia egiten naizenean zer? (Elisabet Abeyá, Elkar). - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902