Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Harriak kentzen hasiko dira Ondarretan

2018(e)ko uztailaren 9a, astelehena - 18:08etan eguneratua

Empieza la recogida de piedras en Ondarreta

Galería Noticia

Empieza la recogida de piedras en Ondarreta

DONOSTIA. Ernesto Gasco alkateaordeak hauxe esan du: "Prest geunden harriak berriz noiz agertuko, eta, horregatik, harriak kentzeko prozesuari ekingo diogu berriro;gainera, Udalak horretarako erosi dituen makinak erabiliko ditugu".

Prozesua Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek ikuskatuko dute une oro, eta goizeko 03:00ak aldera hasiko da, marearen egoera aprobetxatuz, eta 10:00ak aldera bukatuko, "hondartzara doazenei lasai bainatzen uzteko, uda bete-betean gaude eta", adierazi du Ernesto Gascok. "Dena dela, baliteke eguraldi txarra dagoenean lanak gehiago luzatzea, harri gehiago kendu ahal izateko", esan du.

Aurtengo berritasun nagusia da Udalak erosi zituen makinekin kenduko direla harriak;horrela, eraginkortasun handiagoz jardungo da, makina horiek urte osoan erabili ahal izango baitira, eta kostuak ere merkatu egingo dira, enpresei makina horiek alokatzeak gastuak ekartzen baitzituen.

Makina horiek astelehenetik ostiralera lan egingo dute 20:00etatik 10:00etara bitartean, ordu tarte hori mareen arabera egokituz;oro har, lanak itsasbehera baino hiru ordu eta laurden lehenago hasiko dira, eta itsasbeheratik hiru ordu eta laurdenera bukatuko. Aste Nagusian ere gelditu egingo dira lanak, jende asko gauera arte gelditzen baita hondartzan.

"55 lanegun antolatu dira, eta lanegun guztiak harrien arabera moldatuko dira;hortaz, harriak kentzeko prozesua urrira arte luzatuko da", adierazi du Gascok. "Gure kalkuluen arabera, aurten 5.000 tona harri inguru kenduko ditugu, joan den denboraldian kendutako harri kopurua halako bi ia. Asmoa da egunean 10 edukiontzi biltzea, hau da, 100 tona inguru".

Harriak Astigarragako Ekotrade plantara eramaten dira, han ebaluatzeko. Harriek daramaten harea garbitzen da, eta harea hori hondartzara itzultzen da atzera. Aurten, 1.000 tona harea inguru bueltatuko dira Ondarretara. Kalkulatzen denez, gutxi gorabehera 14.600 metro kubiko harri daude hondartzan;horrenbestez, hiruzpalau urte beharko dira arazo hau behin betiko konpontzeko.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902