Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zesta indartzeko ahaleginean, Xistera mugak zabaltzen dabil

2018(e)ko uztailaren 9a, astelehena - 12:59etan eguneratua

Galería Noticia

Zesta indartzeko, eta berriro ere izan zuen dizdira hori errekuperatu nahian, Xisterak lanean jaraitzen du, eta aldi berean bere lanerako mugak zabaldu eta gainerako klubekin harremanak sendotzeko bidean ere beste pauso bat izan dira Interjai Txapelketako bi jardunaldi Bartzelonan jokatu izanak, bertako Vasconia klubaren laguntzarekin. Partida bikainak izan dira eta Bartzelonako zesta zaleek gustura pasatu dituzte bi egunak. Xisteraren eskutik berriro ere goi mailako partidak ikusi ahal izan dituzte.

Bestetik, Antxonek eta Ibarluzeak urrats handia eman dute sailkapeneko lehen postuan ligaska amaitzeko eta zuzenean finala jokatzeko txartela lortzeko. Une honetan sailkapenean berdinduta daude Retolazarekin eta Urielekin, baina azken haueri irabazi egin die, eta gainera beraiek baino partida bat gutxiagorekin daude. Ezin dira ahaztu ezta ere, Goixerri eta Andonegi, beste biak baino partida gutxiago jokatu baidituzte oraingoz, eta haiek ere jokatutakoak irabazita daude. Badirudi hiru hauen artean egongo dela sailkapeneko lehen postua.

Iturrino-Suso 1 Manci-Bailo 2 (14-15, 15-8 eta 3-5)

Garrantzitsua zen partida hau bientzak, orain arteko neurketak galduta baitzeuden. Lehen jokoa oso ona izan zen. Gorabehera handiak izan zituen markagailuak. Hastapenean, Iturrino eta Suso izan ziren nagusi, 5-1 aurretik jarraiz, baina Mancik eta Bailok horri buelta eman eta 6-10 eta 8-12 aurretik jarri ziren, jokoa bideratuta utziz, baina gorriek erreakzionatu egi zuten partida 13na berdinduz, eta baita 14na ere, baina azkenean urdinek eraman zuten lehen puntua. 0-1, 1-1, 5-1, 5-5, 5-9, 6-9, 6-10, 7-10, 7-11, 8-11, 8-12, 9-12, 9-13, 13-13, 13-14, 14-14 eta 14-15.

Bigarren jokoan Iturrinok eta Susok hasieratik erakutsi zuten garaipena behar zutela, kitarakoa nahi zutela, eta nagusi izan ziren bai jokoan eta baita markagailuan ere. Azkar jarri ziren 13-4 aurretik, eta urdinek markagailua itxuratu besterik ezin izan zuten egin. 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 10-3, 10-4, 13-4, 13-7, 14-7, 14-8 eta 15-8.

Kitarakoan, udinak hobeto aritu ziren. Galtzen hasi arren, 1-3 aurreratu ziren ondoren, eta alde horrekin jokatzen jakin izan zuten. 1-0, 1-1, 1-3, 2-3, 2-4, 3-4 eta 3-5.

Retolaza-Uriel 1 Antxon-Ibarluzea 2 (15-12, 4-15 eta 0-5)

Sailkapeneko lehen postua zegoen jokoan partida honetan, biak neurketa kopuru bera jokatuta eta denak irabazita heltzen baitziren norgehiagoka honetara, eta partida ederra eskaini zuten bi bikoteek. Lehen puntua gorri joan zen, partida estu baten ostean. Hala ere, Retolaza eta Uriel izan ziren agintea eraman zutenak, eta urdinak beti gertu izan baziren ere, ezin izan zituzten gorriak gainditu. 0-2, 2-2, 2-3, 3-5, 4-5, 4-6, 6-6, 9-6, 9-8, 10-8, 12-8, 12-9, 13-9, 13-11, 14-11, 14-12 eta 15-12.

Bigarren jokoan ez zen kolore urdina besterik izan. Ibarluzea nagusi atzean, eta aurrean Antxon ere bai, tantoak bikain amaituz, Retolazari eta Urieli ez zieten inongo aukerarik eman, eta partida berdindu egin zuten. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-6, 3-6, 3-8, 4-8, 4-10, eta 4-15.

Kitarakoak ez zuen emoziorik izan, hemen ere Antxon eta Ibarluzea erabat nagusitu baitziren, gorriei tanto bakar bat egiteko ere aukerarik eman gabe. 0-5.

Goixerri-Andonegi 2 Etcheberry-Zugaitz 0 (15-11 eta 15-8)

Goixerri eta Andonegi ere bikain datoz, oraindik bi partida bakarrik daude jokatuta, eta biak irabazita. Lehen jokoa estua izan zen, Etcheberryk eta Zugaitzek ere nahi baitzuten, partida guztiak galduta iristen baitziren neurketa honetara. Hala ere, gorriak unerik gehienean nagusi izan ziren markagailuan, eta amaieran eurentzat izan zen puntua. 4-0, 4-1, 5-1, 5-3, 6-3, 6-6, 8-6, 8-8, 8-9, 9-9, 11-9, 11-10, 14-10, 14-11 eta 15-11.

Bigarren jokoan aise nagusitu ziren Goixerri eta Andonegi. Oso azkar jarri ziren 9-0 eta 10-2, eta hortik aurrera abantaila kudetazea nahikoa izan zuten. 9-0, 9-1, 10-1, 10-2, 10-3, 10-5, 11-5, 11-7, 13-7, 13-8 eta 15-8.

Bailo-Manci 1 Retolaza-Uriel 2 (9-15, 15-9 eta 4-5)

Bi bikoteak larunbatean jokatuta zetozen, baina biek lan bikaina egin zuten berriro ere. Bezperako partida galtzeak min eman zien Retolazari eta Urieli, eta igandekoan ez zuten ezusterik nahi. Binako berdinketaren ostean, aldea hartu zuten markagailuan, eta horri eutsi egin zien amaierara arte. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-5, 3-5, 3-8, 4-8, 4-9, 6-9, 6-11, 8-11, 8-12, 8-13, 9-13, 9-14 eta 9-15.

Bigarren jokoan, ordea, gauzak aldatu egin ziren. Bailok eta Mancik sekulako partida egin zuten, eta 5-5ko berdinketaren ostean partidaren agintea hartu zuten, jokoa berdindu eta kitarakoa behartuz. 0-1, 1-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 7-5, 7-6, 12-6, 12-7, 13-7, 13-8, 14-8, 14-9 eta 15-9.
Joko erabakiorra bikaina izan zen, emozioak azkenerarte iraun zuen, tanto guztietan egon baitziren berdinketak, baina azkenean Retolazak eta Urilek eraman zuten partida. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 4-4 eta 4-5.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902