Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kirolak

Boluntarioak, euskarri

BURU-BELARRI LANEAN DABILTZA BOLUNTARIOAK HIRU PROBETANPARTE HARTUKO DUTENEK IBILBIDEAN BEHAR DUTEN DENA IZATEKO

M. Aranbururen erreportaje eta argazkia - 2018(e)ko uztailaren 9a, astelehena - 11:20etan eguneratua

‘Akitto’, Asensio eta ‘Bone’ Olaberrian jarri duten almazenean, hiru probetarako janari eta edariak prestatzen.

‘Akitto’, Asensio eta ‘Bone’ Olaberrian jarri duten almazenean, hiru probetarako janari eta edariak prestatzen.

Galería Noticia

‘Akitto’, Asensio eta ‘Bone’ Olaberrian jarri duten almazenean, hiru probetarako janari eta edariak prestatzen.

Ixilpean dabiltza lanean, gelditu gabe, inork ikusten ez dituenean. Ehunmilak, G2H eta Marimurumendi probak antolatzen ibiltzen diren ehunka lagunetako hiru dira Joseba Mujika Bone, Eneko Mujika Akitto eta Victor Asensio. Azken asteak “gogorrak” izaten dira beraientzat, probak hasterako dena prestatu behar izaten baitute. Hornikuntza postuak prestatzeaz arduratzen dira, bakoitzean beharrezkoa izango dena antolatuz eta bertara dena ondo iristeaz arduratuz. Lana “handia” dela onartzen badute ere, “gustura” egiten dutela argi dute hiruek.

Olaberrian dagoen industrialdeko almazen handi batean pilatu dituzte aurten janari eta edari guztiak. Beste urteetan zuten lekua txiki xamarra zen gorde beharreko material guztirako eta aurten zonaz aldatu dira. Lokalean sartzerako entzuten dira makinak eta ahotsak. Barnean, buru-belarri lanean dabiltza boluntarioak. Txukun daukate guztia banatuta eta almazena zatika ordenatu dute. “Hornikuntza postu bakoitzarentzako txoko bat sortzen dugu almazenean eta bertan pilatzen joaten gara behar izaten duguna”, azaldu du Bonek.

Ostegunean bertan hasiko dira banaketa guztia egiten. Berandu dela iruditu badaiteke ere, lasterketan zehar egoten diren postuetan fruta jartzen da eta behar bezala mantentzeko ahalik eta denbora gehien edukitzen dituzte kamaretan. Frutaz gain, aukera zabala izango dute aurtengo korrikalariek. “Postu guztietan ez dugu janari berdina jartzen, batzuetan gauza gehiago egoten dira;hala nola, gazta, makarroiak, arroza eta patata tortila. Aurten, berrikuntza moduan, ensaladilla errusiarra eta poltsako patata frijituak ere jarriko ditugu”, agertu du. Aldiz, fruitu lehorrak, edariak, pastak eta sandwichak, besteak beste, guztietan eskainiko dituzte.

Guztia antolatzeaz gain, ordea, lehen beraiek aritzen ziren banaketa lanak egiten. Hala adierazi du Akittok: “Hasieran guk egiten genituen banaketa guztiak, eta hori bereziki gogorra izaten zen. Lan handia izaten zen, azken finean, dena antolatzeaz gain, janari eta edariak behar diren lekura behar diren unerako eraman behar genituelako. Orain kamioilari batek egiten du lan hori eta asko errazten du”.

JENDEAREN BEHARRAEz dago Ehunmilarik boluntariorik gabe. Haiek dira euskarri, indar gune eta oinarri. Hala ere, dagoen lan guztirako “jendea falta” izaten dela onartu dute hirurek. Eneko Mujika: “Zailena jendearekin harremanetan jartzea izaten da, lan boluntarioa izatean bakoitzak bere martxa izaten duelako”. Berdina pentsatzen du Bonek: “Jende falta izaten dugu, esaterako, igande arratsalderako, baina aurten taldetxo bat animatu da”. Asensio antolakuntzan ibiltzeaz gain, aurten Ehunmilaken hasieran izango da. Bere ustez, hasiera eta helmuga dira momentu hunkigarrienak: “Beasainek bat egiten du Ehunmilakekin eta izugarrizko giroa sortzen da. Ni ia gogoz nago lasterketa hasi eta Ehunmilak bere osotasunean bizitzeko”.

Badatoz kirol, emozio eta zirraraz betetako lasterketak. Eta boluntarioak hor egongo dira, beste urtebetez, hutsik egin gabe. “Herri guztia mugitzen” duen ekitaldi bat dela uste du hirukoteak: “Festa bat da, herrian giro izugarria egoten da eta bizi egin behar da jakiteko zer den”, diote.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902