Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jose Arana ANVko gudaria omenduko du Zizurkilek

Asteartean Donostiako Polloeko hilerrian egingo du Udalak ekitaldia, bertan lurperatuta baitago

2018(e)ko uztailaren 7a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Zizurkil- Jose Arana ANVko gudaria Zarateko Bentan hil zuten frankistek 1936ko irailaren 17an. Borrokan hildako lehenengo ANVko kidea izan zen eta hari honi tiraka erabaki du Zizurkilgo Udalak herrian hil zuten gudariari omenaldia egitea.

Datorren asteartean, uztailaren 10ean, 18.00etan egingo da oroimen ekitaldi xumea Donostiako Polloeko hilerrian, bertan baitago lurperatuta Arana. Zizurkilgo Udalak Arana oroitzeko jarri duen plaka bat bistaratuko da. Ekitaldian izango dira Zizurkilgo Udal gobernuko ordezkariak Joxe Mari Luengo alkatea buru, Aranzadiko kideak, auzolandegiko gazteak eta baita Arana beraren senideak ere. Donostiako Udala ere gonbidatu dute ekitaldira. “Giza eskubideen alorrean, biktima ezberdinen aitortza izan dugu ipar orratz azken urteetan, frankistek fusilatutako zizurkildarrak edo gertuagoko indarkeria ezberdinek hildakoak aitortu ditugu, eta iruditzen zitzaigun Jose Aranari ere zor geniola hainbeste”, adierazi du Maite Amenabar funtziotan Zizurkilgo alkateak.

Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo Udalek Aranzadi Zientzia Elkartearekin eskuz esku antolatutako auzolandegian Belkoain Zarate-Aitz eta Andazarrate batzen zituen defentsa sistemako lubakiak azaleratu dituzte azken urteotan. Aurten, Larraulgo Udala ere batu da ekimenera. - M.S.S.

etiquetas: omenaldia, jose arana


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902