Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Osasuntsu al dago zure etxea?

2018(e)ko uztailaren 7a, larunbata - 14:46etan eguneratua


Etxean gustura sentitzea baino bezalakorik ez dago. Horretarako, atsegina, erosoa eta gure beharretara egokituta egotea ez ezik, osasuntsua ere izan behar du. "Gaixo gaudenean espezialistarengana joaten garen bezala, gure etxearen osasunarekin berdin egin behar dugu", azaldu dute Maite Santosek eta Itziar Zabalok. Biak interioristak dira eta bakoitzak bere espezializazioa du, alegia: Maitek Feng Shui tradizionala ikasi zuen Bartzelonan eta Itziarrek, berriz, Arkitektura Teknikoa. Duela sei urte bien ezagutzak uztartzeko beharra sentitu zuten eta horrela jaio zen Arkioreka proiektua.

Etxebizitza eta lokal komertzialen barne diseinu eta erreformak egiten dituzte. Espazio funtzionalak eta diseinuzkoak sortzea da haien helburua, beti ere "han biziko direnentzat ahalik eta osasuntsuen eta efizienteen izan daitezen". Biek ala biek argi dute etxebizitza bakoitzak bere planteamendu propioa eskatzen duela, alegia, proiektu pertsonalizatua behar duela. "Pertsonak definitu behar du bere espazioa, horregatik bertan biziko direnei buruzko ahalik eta informazio gehien biltzen saiatzen gara, proposamen egokiena landu ahal izateko".

Orekaren garrantzia
Espazioa egituratzeko orduan, Feng Shui tradizionala, Bioeraikuntza eta Geolobiologia irizpideak aintzat hartzen dituzte: "Kanpoaldeko kutsaduraz kezkatzen gara, baina etxeak barrutik hiru aldiz kutsatuago daude. Material eta planteamendu artifizialen ondorioz hezetasun arazoak, elektrizitate estatikoa edo aire kalitate txarra bezalako arazoak sortzen dira". Gauzak horrela, material traspiragarriak, margo mineralak, egurra, zeramika eta bestelako materialen aldekoak dira Arkiorekan. Ez dute ezer berririk asmatu, material horiek aspaldikoak baitira.

Dekorazio kontzientea
Estudioaz gainera, Liho eta Zura dendan altzariak, paretako paperak, margo mineralak, alfonbrak, zeramika, argiztapen elementuak eta oro har edozein espazio janzteko elementuak aurki daitezke bertan. "Inguruko dendatan asko kostatzen zitzaigun gure beharren araberako produktuak aurkitzea, horrexegatik erabaki genuen denda zabaltzea".



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902