Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tolosak diruz lagunduko ditu euskarazko errotuluak

Iaz eskatutako baldintzak bete zituzten hiru lokal lagundu ziren, guztira 820 euroko ekarpena eginez

2018(e)ko uztailaren 5a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Tolosa- Tolosako Udalak bertako enpresetan zein establezimendu komertzialetan euskara sustatzeko bi diru-laguntza lerro zabaldu ditu. Alde batetik, errotuluak euskaratzeko laguntzak emango ditu eta, bestetik, enpresetan euskara planak bultzatzeko pizgarriak.

Lehenengoaren kasuan, lokalaren kanpoko errotuluak eta hizkuntza paisaia euskaraz jar-tzea bultzatzea du helburu. Horrela, euskara hutsean idatzitako errotulu berriaren %50a ordainduko dio Udalak eskatzaileari, 450 euroko mugapean. Diru-laguntza establezimenduaren fatxadan jarritako errotulu nagusiarengatik emango da, nahiz eta, establezimenduaren hizkuntza paisaia finko eta aldakorrak (erakusleihoa, toldoa, barruko oharrak, prezioak...) euskaraz ere egon behar duen diru-laguntza jaso ahal izateko. Eskaria errotulu nagusia jarri ondorengo 90 egunen barruan egin behar da.

Iaz guztira, eskatutako baldin-tza guztiak bete zituzten hiru establezimendu lagundu ziren, 820 euroko ekarpenarekin.

Bigarren lerroa enpresetan euskara erabiltzeko planak sustatzeari dagokio. Diru-laguntza eskuratzeko eskaera aurkeztu behar da abenduaren 1a baino lehen. Gehienezko diru-laguntza plana burutzeko izandako gastuen %50 artekoa izango da, 3.000 euroko mugapean.

Edozein zalantza argitzeko, Udaleko Euskara sailera bertaratu behar da, 943 697 500 telefono zenbakira deitu, edota euskara@tolosa.eus helbide elektronikora idatzi. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902