Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Izaro Erauskin margolaria

“Lamina txikietan margotzea gustatzen zait gehien eta horregatik ia beti koaderno bat eramaten dut gainean”

Txikitatik margolaritza eta eskulanak egitea asko gustatu zaio Izaro Erauskin ataundarrari eta orain bere lehen erakusketa jarri du herriko Troskaeta tabernan

M. Aranburu - Jueves, 5 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Izaro Erauskin, margolaria.

Izaro Erauskin, margolaria.

Galería Noticia

Izaro Erauskin, margolaria.

ataun- Agauntzako Ur-Zozoak kolektiboak Ataungo Troskaeta tabernako goiko solairuan erakusketa berri bat du ikusgai, elkarteko kide zen eta orain gutxi zendu zen Xanti Iruretagoienaren omenez. Bertan sei lagunek jarri dituzte sorkuntzak: Iñaki Bastarrikak, Gabriel Kortak, Koldo Goitiak, Koldo Cadiernok, Koki Hernandezek eta Izaro Erauskinek. Azken honentzako lehen erakusketa izan da.

Uztailaren 22ra bitartean zuk egindako lanak beste bost artistenekin batera ikusgai daude Ataunen. Nola sentitu zara?

-Nire lehenengo erakusketa izan da eta oraingoz behintzat oso gustura nago, jende asko inguratu zait esatera gustatu zaiola nik egindako lanak;batzuk ez zekiten nik ere margotu ere egiten dudala. Troskaeta tabernakoak lagunak ditutu eta haiek esan zidaten erakusketa hau jartzekoak zirela eta parte hartu nahi nuen galdetu zidaten;eta noski, nik ezin izan nuen ezezkoa esan.

Oraindik unibertsitatean zaude. Zer ari zara ikasten?

-Arte ederrak ikasten ari naiz, oraintxe lehenenego urtea amaitu berri dut.

Eta garbi zeneukan hori ikasi nahi zenuela?

-Txikitatik gustatu izan zait margo-tzea eta eskulanak egitea ere bai. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hasi nintzen benetan margotzen eta nire buruari halako erronka batzuk jartzen joan nintzen eta poliki-poliki horiek betetzen joan naiz. Bestalde, ikasketei dagokionean, aurten gehien ikasi dudan urtea izan dela esango nuke. Askatasun handia ematen digute unibertsitatean eta esaten digute guztiak balio duela, arriskatzera bultzatzen gaituzte.

Zer margotzea gustatzen zaizu?

-Batez ere, Internetetik ateratako argazki edo irudiak margotzen ditut, han bilatutakoak.

Eta zein estilotan moldatzen zara hobekien edo gustoen?

-Etxean akuarela erabiltzen dut gehien, baina boligrafoa ere bai. Lamina txikietan margotzea gusta-tzen zait asko, eta horregatik ia beti koaderno txiki bat eramaten dut gainean.

Irudi errealistak batez ere?

-Bai, errealistak egiten saiatzen naiz baina nik nire tokea ematen diot. Margotzerakoan intentzioa erabiltzen dut eta erretratuak paisaiak baino nahiago ditut.

Zer ematen dizu margotzeak?

-Izugarrizko lasaitasuna. Estresa albo batera uzteko modu bat da niretzat. Baina nire ustez ez dago inor artista ez denik, bakoitzari gauza batek sentiarazten dio ondo eta nik uste hori bilatzen jakitean dago-ela gakoa.

Artea, baina, oso subjetiboa da.

-Inolako zalantzarik gabe, bai. Nola esan dezakezu obra bat bestea baino hobea dela? Nire kasuan, esaterako, erakusketa honetan jarri ditudan margolanak niri gehien gusta-tzen zaizkidanak dira, nik aukeratu ditut baina horrek ez du esan nahi besteentzako ere gustokoenak izan behar direnik.

Badago momentu aproposen bat margotzeko?

-Ezetz esango nuke. Denbora eta gogoa dudanean margotzen dut nik, presioa edo baldin badut ez dut berdin margotzen, ez naiz horren gustura aritzen eta beste edozeren gainetik disfrutatzea da kontua. Musika lasaia jarri ohi dut, hori bai. Konzentratzen laguntzen dit eta barruan dudana ateratzen.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Txindoki, ez naiz askotan joaten baina gustoko dudan mendi bat da.

Hondartza bat. Getariakoa, lagunekin dezentetan joan ohi gara bertara.

Paisaia bat. Basoa, berdea. Lasaitasuna transmititzen dit eta hemen inguruan asko ditugunez, ondo baino hobeto.

Festa edo ekitaldi kuttun bat. Herriko festak, auzo guztietakoak gainera.

Gipuzkoako txoko gustuko-ena. Lareo. Asko gustatzen zaidan leku bat da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902