Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Getariak bainu egokiturako zerbitzua izango du

Mugikortasun arazoak dituztenek hondartzara jaitsi edota itsasoan bainatu ahal izango dute zerbitzuari esker

2018(e)ko uztailaren 4a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Getaria- Getariako Udalak, Gipuzkoa Solidarioa Kutxak eta Gurutze Gorriak bainu egokiturako zerbitzua eskainiko du uda honetan. Hala, zerbitzu honi esker, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek hondartzara jaisteko aukera izango dute eta itsasoan bainatu ahal izango dute, aulki anfibioak erabiliz.

Kolektibo hauek lehentasunezkotzat ditu autonomia falta duten pertsona helduen eta elbarrien atentzioan dabilen Gurutze Gorriaren Gizarte Esku-Hartze programak, eta bainu lagunduaz gain, Getariako Malkorbe nahiz Gaztetape hondartzetan makulu anfibioak izango dituzte ezintasun motoreren bat dutenentzako errazago izan dadin uretara sar-tzea. Gainera, makulu hauek oinarri zabalagoa dute, hondarretan sartu ez daitezen.

HelburuakAtzo aurkeztu zuten zerbitzua Gurutze Gorriko lokalaren parean, eta zehaztu zutenez, zerbitzuaren helburuak honakoak izango dira: besteak beste, mugikortasun arazoak dituztenei hondartzaz eta itsasoaz gozatzeko aukera eskain-tzea, pertsona horiei aisialdirako beste aukera bat eskaintzea eta normalkuntzaren alde lan egitea, zaintzaile eta familia-kideei atsedenaldi bat ematea, erabiltzaileen ongizatea, eta askoren ametsa egi bihurtzea. - A.R.

etiquetas: getaria


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902