Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskararen berri emango dute Frisian igandera arte

Leeuwardenen bertsolariak eta musikariak, gure hizkuntzaren enbaxadore

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Leeuwarden- Hizkuntza aniztasunean arreta jartzea da Leeuwarden 2018 proiektuaren zutabeetako bat. Izan ere, aurtengo Europako Kultur Hiriburua Herbehereetako iparraldeko Frisia eskualdean dago, alegia, hizkuntza bat baino gehiago dituen eremu baten bihotzean. Frisiera dute berezko hizkuntza, baina nederlandera da eremu publikoan nagusi. Mintzaira txikien elkargune da Lân Fan Taal, hiriaren erdigunean kokatua. Astero hizkuntza bat gonbida-tzen dute eta uztailaren 1etik 8ra euskararen txanda da.

Frisiera bultzatzeko Afûk elkartearekin lankidetzan, Etxepare Institutua eta Euskaltzaleen Topagunea dira Euskal Asteko antolatzaileak. Hizkun-tzen Egongela izeneko gunean, euskara sustatzeko kanpainen afixak eta Basquetour erakundeak bidalitako Euskal Herriko argazkiak jarri dituzte, baita euskarazko liburuen eta jolasen erakusketa bat ere. “Guk egiten duguna beste hizkuntza ba-tzuentzat egokia izan daiteke”, dio Topaguneko Jurdana Martinek.

Euskaldunek Alemania ekialdeko sorbiarrei hartu diete lekukoa eta datorren astean Man uharteko zelten txanda izango da. Euskararen ordezkari, Xabi Paya bertsolaria eta Joxan Goikoetxea eta Josune Marín musikariak daude Leeuwardenen egunotan. Asteazkenean, kontzertua eskainiko dute, euskal kantagintza tradizionala abiapuntu. Ostegunean, Frisiako hainbat artista igoko dira oholtzara eta, ondoren, Bost Hitz ikuskizunaren bidez euskal kultura frisiarrei hurbilduko diete. Ostiralean, euskal musikari eta bertsolaritzari buruzko zenbait lantegi gidatuko dituzte Payak eta Goikoetxeak.

Hizkuntzen Egongelako koordinatzaile eta Afûk elkarteko kide Mirjam Vellingak dioenez, Donostia 2016n dago frisiarren eta euskaldunen arteko trukearen abiapuntua eta han hasitako bidean sakondu nahi izan dute. “Beste hizkuntza batzuetako ideiak batu nahi ditugu, hizkuntza txikiak nola susta-tzen diren ezagutu”, azaldu du. “Frisiar askok uste dute beraiena dela hizkuntza txiki bakarra baina haiek bezalako beste asko daudela ikusten ari dira hemen”. - Davi Piedra


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902