Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskadiko Onkologia plana aurkeztu da

2018(e)ko uztailaren 2a, astelehena - 17:35etan eguneratua

El consejero de Salud, Jon Darpón.

El consejero de Salud, Jon Darpón. (EFE)

Galería Noticia

El consejero de Salud, Jon Darpón.

Jon Darpón Osasun sailburuak, gaur, 2018-2023 Euskadiko Onkologia Plana aurkeztu du;bertan, arreta onkologikorako jarduketa-eremuak zehaztu ditu, minbizia dutenen biziraupena hobetzeko, kontuan izanik gure gizartearen osasun-arazo nagusietako bat dela. Dokumentua bat dator 2013-2020 Osasun Planaren oinarri izan diren irizpideekin, eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak prestatu du, gaixo onkologikoen eta beren familiartekoen arretan inplikatuta dauden adituen eta osasun-profesionalen taldeen aholkularitza eta konpromisoarekin.

Oro har, Planak laguntza-eredua planteatzen du, diziplina anitzeko ikuspegiarekin, eta horren helburua da diagnostikorako denborak murriztea eta interbentzio konplexuenak beharrezko esperientzia batzeko aukera ematen duten erreferentziazko unitateetan kontzentratzea.

Euskal Onkologia Planak, halaber, pertsonalizatutako doitasunezko medikuntzaren (PDM) garapenean ere sakontzen du, eta horrek aukera ematen dio pazienteari banako tratamendua egiteko, bere ezaugarrien eta daukan tumorearen arabera, historia kliniko elektronikoan prozesu onkologikoaren informazio guztia jasoko duen sistema informatikoaren laguntzarekin, besteak beste, jasotako tratamenduak eta pazientearen bizi-kalitatea, erabakiak hartzean erabilgarri izan dadin.

Gainera, berrikuntza-estrategia ere zabalduko da, Euskadiko enpresa teknologikoak minbizia diagnostikatzeko eta tratatzeko tresna berriak garatzen inplikarazi nahi dituena, eta osasuna eta prebentzioa sustatzeko sektoreen arteko estrategien aldeko etengabeko apustua egingo da.

Baina plan honen ezaugarri bereizgarria, gaur Jon Darpón sailburuak esan bezala, pertsona erdigunea dela da, bai prebentzio-arloan, bai laguntza-ereduan. "Prozesu onkologikoa humanizatzearen aldeko apustu irmoa egiten dugu", esan du Osasun sailburuak, eta esan du "plana ehuneko ehunean zentratzen dela pertsonen premia fisiko eta emozionaletan", eta, gainera, partekatutako erabakiak hartzean parte hartu ahalko dutela.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902