Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Antxon-Ibarluzea eta Galletebeitia-Mandiola, nagusi Markina-Xemeinen

2018(e)ko uztailaren 2a, astelehena - 12:16etan eguneratua

Xistera 2

Galería Noticia

Xistera 2Xistera 1

Maila nagusia:

Antxon-Ibarluzea 2 Gonzalez de Matauco-Mandagaran 0 (15-8 eta 15-9)

Lehen jokoan 15-8 gailedu ziren gorriak, eta ez zuten izan, gainera, aparteko arazorik izan lehen puntua eskuratzerako garaian. Hastapenetik nagusi izan ziren. 5-0 jarri ziren aurretik, eta hortik aurrera norgehiagoka kontrolpean izan zuten, Gonzalez de Matauco eta Mandagaran ez baitziren estutzeko gai izan. 5-0, 5-1, 5-2, 6-2, 6-4, 9-4, 9-5, 12-5, 12-6, 13-6, 13-7, 14-7, 14-8 eta 15-8.
Bigarren jokoan ere emaitza tankerakoa izan zen, baina partida orekatuagoa izan zen. Arabarrak eta lapurtarak oraingoan estutu zuen bikote bizkaitarra, eta zortzinako berdinketara arte, gauzak estu joan ziren. Neurketa hor apurtu zen, eta gorriek ez zuten barkatu. 3-0, 3-1, 4-1, 4-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-5, 6-6, 8-6, 8-8, 13-8, 13-9 eta 15-9.

Gazte maila:

Ibarluzea-Goitiandia 0 Galletebeitia-Mandiola 2 (8-15 eta 11-15)

Lehe hiru kintzetako berdinketen ostean, urdinek berahala egin zuten ihes markagailuan, azkar bost tantotako zuloa eginez. Hortik aurrera Gallatebeitiak eta Mandiolak ez zuten lehen puntua eskurazeko arazorik izan. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-5, 4-5, 4-6, 5-6, 5-10 , 6-10, 6-12, 7-12, 7-14, 8-14 eta 8-15.

Bigarren jokoa ere kontrolpean izan zuten Gallatebetiak eta Mandiolak, markagailuan hasieratik aurretik jarriz. Hala ere, Ibarluzeak eta Goitiandiak izan zuten euren momentua, eta bazirudien neurketa asko estutzeko moduan izango zirela, baina txapela jantzi zuen bikoak ez zuen ezusterik nahi izan, eta bigarren puntua eskuratu zuen, horrela txapela eskuratuz. 0-4, 3-4, 3-6, 5-6, 5-7, 5-8, 7-8, 7-10, 8-10, 8-14, 11-14 eta 11-15.

Retolaza-Urielek eta Antxon-Ibarluzeak irabazi dute Interjaiko bigarren jardunaldia

Retolaza-Uriel eta Antxon-Ibarluzea izan dira Xisterako Interjai Txapelketako bigarren jardunaldiko irabazleak. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu da jardunaldi hau, eta hurrengoa, berriz, datorren asteburuan Bartzelonan ospatuko da. Bi neurketak, gainera, 2-0 amaitu ziren.

Retolaza-Uriel 2 Laloo-Suso 0 (15-9 eta 15-10)

Iturrino ordezkatu zuen Laloo eta Suso ongi hasi ziren, markagailuan aldetxoa ere lortu zuten, 1-4 aurretik jarriz, baina bosnako berdinketaren ostean, gorriek abantaila hartu zuten, bai aurrean eta baita atzean ere nagusi izan baitziren, eta 10-4ko partzial bat sartuta, lehen puntua eskuratu zuten. 1-0, 1-1, 1-4, 4-4, 5-4, 5-5, 7-5, 7-6, 9-6, 9-8, 10-8, 10-9 eta 15-9.

Bigarren jokoa orekatuagoa izan zen, eta berdinketa ugari izan ziren, nahiz eta beti Retolaza eta Uriel ziren aurre hartzen zutenak. Joko hau bederatzinako berdinketarekin apurtu zuten, hor gorriek aurrera egin baitzuten, eta urdinek ezin izan ziteen eutsi. 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 5-4, 5-5, 6-5, 6-6, 6-7, 7-7, 8-7, 8-8, 9-8, 9-9, 13-9, 13-10 eta 15-10.

Antxon-Ibarluzea 2 Etcheberry-Zugaitz 0 (15-6 eta 15-11)

Lehen jokoan ez zen kolorerik egon. Antxon eta Ibarluzea jaun eta jabe izan ziren, eta berehala ireki zuten zulo handia, 11-2 aurretik jarriz. Hortik aurrera, bikote lapurtarrak markagailua itxuratu besterik ez zuen egin, bizkaitarrek ez baitzieten aukerarik eman. 3-0, 3-1, 5-1, 5-2, 11-2, 11-3, 12-3, 13-4, 14-6 eta 15-6

Bigarren jokoan urdinek askoz ere gehiago estutu zituzten gorriak, eta zazpigarren tantora arte partidan sartuta egon ziren, baina 7-7koarekin Antxonek eta Ibarluzeak ihes egin zuten, partidako bigarren puntua eta partida segurtatuz. 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 4-2, 4-3, 6-3, 6-4, 7-4, 7-7, 12-7, 12-10, 14-10, 14-11 eta 15-11.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902