Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

Guztientzako egitaraua, Zarautzen

Zarauzko Udalak programa zabala antolatu du uda honetarako, eta kirol eta kultur ekintza ugari izango dira

Ane Rotetaren erreportaje eta argazkia - Domingo, 1 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Ixidor Larrañaga zinegotzia eta Xabier Txurruka alkatea, programa aurkezten.

Ixidor Larrañaga zinegotzia eta Xabier Txurruka alkatea, programa aurkezten.

Galería Noticia

Ixidor Larrañaga zinegotzia eta Xabier Txurruka alkatea, programa aurkezten.

Hondartza, surfa, mendia, golfa, gastronomia... Asko dira Zarauzko herriak uda garaian eskaintzen dituen aukerak. Baina hori guztia indartzeko, eta uda oraindik eta “potenteagoa” eskaintzeko asmotan, Zarauzko Udalak egitarau ani-tza eta zabala prestatu du datozen hilabeetarako.

Jaiak eta Ekitaldietako, eta Turismo saileko zinegotzia den Ixidor Larrañagak eta Xabier Txurruka alkateak ostiralean egin zuten programaren aurkezpena, eta “gustu guztientzako” programa osatzen saiatu direla nabarmendu zuten. Hala, kultur, musika eta kirol ekimen bereziak egingo dira udan zehar.

Udako egitarauari asteburu honetan bertan ekin diote Txaparrotan hondartzako XV. Eskubaloi Festarekin, eta kirolari dagokionez, beste zenbait ekitaldi izango dira uztailean zehar;hala nola, Saski Basket 3X3 saskibaloi txapelketa, Emakumezkoen IX. Pala Txapelketa, txakurren Agility Txapelketa, Halterofilia Kriteriuma eta Getaria-Zarautz arteko XLVIII. Itsas Zeharkaldia.

Aurtengo Aste Nagusian Rosendo, Gatibu, Go!azen eta Queen taldearen omenezko kontzertuak izango dira itsas pasealekuan

Gainera, Zarauzko Udalak aurten esfortzu berezia egin du herri-kirolak bisitariei erakusteko, “gure ohitura, kultura eta bizimodua baita” eta Xabier Txurruka alkateak zehaztu zuenez, uda honetan, asteazkenero, herri-kirol erakustaldiak egingo dira arratsaldeko 19.30ean Lege Zaharren Enparan-tzan.

Horretaz gain, Vista Alegre eta Hiruerreketa auzoko festak ere ospatuko dira hilabete honetan eta kulturak ere tarte berezia izango du Kalerki XXV Antzerki Jaialdiarekin eta berrikuntza gisa datorren Adarretatik musika jaialdiarekin. Jaialdi honetan uztailaren 20tik 22ra, besteak beste, Elkano Browning Cream, Rafa Rueda, Buffalo eta Mikel Urdangarinen kontzertuak ikusteko aukera izango da herriko zenbait txokotan.

Musikaldia eta aste nagusiaAbuztuan ere egitarau zabala izango da herrian eta musikak protagonismo handia izango du, XXX. Udako Musikaldiarekin eta Aste Nagusirako prestatutako musika emanaldiekin. Zentzu horretan, Musikaldiaren baitan, Quinteto Alaia, Josetxu Obregon eta Daniel Oyarzabal, Garikoitz Mendizabal eta Xabier Zabala, eta Kalakan eta Duo L’Incontro zuzenean ikusteko aukera izango dute zarauztar eta bisitariek.

Eta abuztuaren 15etik 19ra ospatuko den Aste Nagusian ere musika kontzertu “potenteak” izango dira itsas pasealekuan. Hala, Go!azen musika ikuskizuna (abuztuak 16), Gatibu (abuztuak 17) eta Rosendoren (abuztuak 18) musikaz bustiko da herria, eta amaitzeko, Queen taldearen omenezko kon-tzertua izango da abuztuaren 19an. Gainera, su artifizialak ere izango dira festen baitan, hain zuzen ere, abuztuaren 15 eta 16an.

Horrez gain, abuztuan ere Street Basket 3X3 txapelketa eta Eusko Label Ligako XLI. Ikurrina eta bertsolari gazteen XLII. Lizardi Sarien kanporaketa saioak jokatuko dira eta honako azokak ere izango dira: artisau azoka (15etik 19ra), Nekazaritza Ekologikoaren XXII. Azoka (17), Liburu eta Disko Azoka (22tik 26ra), eta Murkilen Stock Azoka (23tik 26ra).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902