Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Odolkiak

Xabier. Euzkitze - Domingo, 1 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

joaquín Sabinak ekainaren 2an Donostian eman zuen kontzertuan -ez ahal da azkena izango!- eskaintza berezi bat egin zuen: “Quiero dedicar esta canción a dos amigos, Borja y Barbara, de los cuales no diré los apellidos, porque no les conviene ni a sus carreras ni a la mía”. Izenak oso identifikagarriak ziren, noski, eta Ubedako kantariak jolas egin nahi izan zuen horrekin. Egiari zor, Borjaren adskripzio politikoa zatekeen arazo, ez Barbararen ibilbide artistikoa.

Gogoan izango duzue Xabi Alonso Real Madrilen ibili zen garaian txistuak jo izan zizkiotela Euskal Selekzioarekin jokatu zituen partidetan. Txistulari horiek beraiek behin baino gehiago hartu izan zioten kargu tolosarrari, Twiterren eskuin muturreko jarraitzaileak zerrendatik kentzen ez zituela eta. Xabik 11.869.251 jarraitzaile zituen atzo goizean. Zenbat ote ditu gaur? Mila aldiz jarraitzaile gutxiago ditugunok ere lanak izango genituzke edozein muturretakoak identifikatzen, txorizo-muturrak barne.

Odolki batek sortu du azken kalapita. Albert Rivera, Espainiako Ciudadanos alderdiko presidentea,Fito y Fitipaldis taldearen emanaldi batean izan da. Fito Cabrales kantari bizkaitarra ezkerrekoa-edo da ideologiaz, baina Riverak gustuko du, antza, haren musika. Emanaldiaren ostean, argazki bat atera zuten elkarrekin, eta Riverak zabaldu egin du. Sabinaren esaldia etorri zitzaidan burura;bistan da noren karrerari ez zitzaion komeni, izatekotan ere. Irudi xelebrea da. Biak estetika berberaz ageri dira, eta oso irribarretsu. Eta sareak sutan jarri dira. Batzuen aburuz norberaren ideologiako jarraitzaileekin soilik atera beharko lituzkete argazkiak izarrek. Fitok ikuspegi zabalagoa du, bistan denez. Gure gizartean amorratuak gara inoren ekin-tzak epaitzen. Norberak atera bitza argazkiak sudurraren puntan jartzen zaionarekin, odolkirik handiena bada ere.

Uda on, irakurle!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902