Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Herritarren kexak jaso ditu Lezon ondo ai ginenek

Martiarena alkateari hirutan hondakinen mahai bat osatzeko eskaera egin diote, baina ukatu zaie

2018(e)ko ekainaren 30a, larunbata - 06:04etan eguneratua

El alcalde de Lezo, Jesus Mari Martiarena, en su despacho del ayuntamiento.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea.

Galería Noticia

El alcalde de Lezo, Jesus Mari Martiarena, en su despacho del ayuntamiento.

Lezo- Lezon ondo ai ginen taldeak Jesus Mari Martiarena alkate denetik, alderdi politikoek, udal Gobernuak, teknikoek eta herritarrek osatuko luketen hondakinen mahai baten eskaera hirutan burutu duela ziurtatu du. “Beste askotan proposamen zehatzak burutu ditugu hondakinen bilketaren eta birziklatzearen inguruan”, gaineratu dute.

Eskaera guztiak ofizialki egin dituztela udal erregistroaren bitartez adierazi dute komunikabideei bidalitako ohar batean. “Udalak idatziz bitan ukatu digu hondakinen mahaia deitzea , egoera honen aurrean publiko egin nahi ditugu herritarrek pasatutako kexak”, adierazi dute.

Besteak beste, herrian zehar kontrolik gabeko eta irekiak dauden geroz eta edukiontzi gehiago daudela kontatu diete. Gutxienez horrelako sei gune zenbatu dituzte eta hauen barruan, hondakina guztiz nahastua azaltzen dela baieztatu dute.

Gainera, zenbait pertsona heldu sistema berriarekin kexu dira urrutiago dituztelako edukion-tziak. Kexa hauek batez ere alde zaharrean jaso dituzte. Helduek ere hondakinak ontzietan sartzeko zailtasunak dituztela aipatu diete Lezon ondo ai ginen taldekoei.

Komertziante edo ostalari ba-tzuen kexak ere jaso dituzte, organikoa izan ezik, beste hondakinak kantitate handian garraiatu behar dutelako edukiontzietara. - A.M.

etiquetas: lezo, ondo ai ginen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902