Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zuzendariari gutunak

Eskerrik asko Andoain

Ana Carrere Zabala, Andoaingo alkatea - Sábado, 30 de Junio de 2018 - Actualizado a las 12:16h

Udako solstizioarekin su majikoa piztutzeko zain egoten gara. Ohitura zaharrak dioen bezala, urteko gauza txarrak sutara bota eta hurrengo urteko desio berriak eskatzeko su majikoa pizten dugu. Une erakargarriak dira, herria bertan elkartzen da. Dantzatzen diogu. Kantatzen diogu. Suak duen erakargarritasunari so egoten gara. Hantxe bidaltzen dizkiogu geure nahiak betetzeko esperoan. Egun horretan, sua piztu baino lehen, bere indarra eta berotasuna jaso baino lehen, erritual paganotik datozen ohiturei errespetua erakusteko, udalbatzako ordezkariok dantza egiten dugu. Urduritasun uneak izaten dira;herriaren aurrean, udal ordezkariok aukeratu gaituen herriari gure errespetua erakusten diogu. Alkatearen aginte makila eskutan, plaza erdi-erdian, bakarrik, txistuaren doinua soilik entzuten dela, babesgabetasun puntuarekin aitortu behar dut, hortxe, guztien aurrean, herriari dantzatzen dio alkateak. Andoaindar guzti-guztiei errespetua aitortzen dion momentua izaten da. Urtean behin egoera aldatzen da, behintzat. Aurten niretzat oso berezia zen. Seguraski, azkeneko aldia izango baizen plazan, andoaindarren aurrean dantza egingo nuena. Akaso, beste urteetan baino urduritasun gutxiagorekin nengoen;esperientzia izango da. Halere, beti bezala, seriotasun eta errespetu osoarekin.

Eta zoritxarra iritsi zitzaidan. Nonbait, sua piztu gabe, ezin izan nuen haren indarra jaso. Aldiz, haren indar magikoaren faltan, herritarrena jaso dut. Zuen berotasuna. Zuen elkartasuna. Udal ordezkari guztiena. Udal langileena. Herritar ugarirena. Etengabea izan da. Benetan hunkigarria egin zait. Idazten ditudan hitz xume hauen bitartez, nire eskertza bidali nahi dizuet guztiei. Bihotz-bihotzetik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902