Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legazpiko ‘Uztakale’ programa abian da

Gaur, 22.30ean, Ikatza elkartekoek argazki emanaldia egingo dute Azokan

2018(e)ko ekainaren 29a, ostirala - 06:03etan eguneratua

legazpi- Legazpiko Udalak Uztakale programa antolatzen du urtero, herritarrek kultur ekitaldiez kalean gozatzeko aukera eduki dezaten. Aurtengo programa aste honetan bertan hasi da. Asteartean haurren-tzako jolasak, Txan magoaren ikuskizuna eta apar-festa egon ziren. Asteazkenean, berriz, Diablues&Blucifer taldeak kontzertua egin zuen. Atzo, Kukai eta Bordas Bros dantza taldeek Topa ikuskizuna eskaini zuten. Asteburuan ere ekitaldiak egongo dira.

Gaur, 22.30ean, Ikatza elkarteko kideek argazki emanaldia egingo dute Azokan. Bihar, berriz, futbol 7 txapelketako finala jokatuko da. Urtero bezala, festa handia ospatuko dute. 11.00etan Legazpiko Gazteak Kopa txapelketako finala jokatuko da eta 12.30ean Aiztonaga Kopa txapelketako finala. Sekulako giroa egongo da Bikuña zelaian. Partiden ondoren, 14.30ean, bazkaria egingo dute Azokan. Festa igande goizaldera arte luzatuko da.

Datorren astean ere hainbat ekitaldi egongo dira. Asteartean, 17.00etatik 20.00etara Laubideko oinezkoentzako gunean, jolas parkea eta haur eta gaztetxoentzako tailerrak egongo dira. Eguraldi txarra egiten badu, Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan egingo dute.

Asteazkenean Philotajole Cia taldeak Mr. Pichichi lana antzeztuko du Laubideko oinezkoentzako gunean. An-tzerki saioa 19.30ean hasiko da. Eguraldi txarra egiten badu, Domingo Agirreko pilotalekuan egingo dute. Mr. Pichichi futboleko bi aitzindarien bizitzan oinarritutako clown ikuskizuna da: Rafael Moreno Pichichi futbol jokalaria eta Fred Pentland entrena-tzailea.

Ostegunean, 19.00etan, La Basu rap abeslariak kontzertua emango du Gernika plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Azokan izango da. Ostiralean, 19.30ean, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Nerea Elustondo eta Eli Pagola bertsolariek Ez da kasualitateaikuskizuna eskainiko dute Agirre Etxeberri parkean. Egun berean, 22.30ean, Ikatza elkartekoen argazki emanaldia egongo da Azokan. Datorren asteko ekitaldiekin bukatzeko, igandean, 12.00etan, Master Cup pilota egokitu txapelketako finala jokatuko da Urbeltz pilotalekuan. - A.Z.

etiquetas: legazpi, uztakale


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902