Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko Udalak Loiolarako bide zaharra eraberrituko du

47.000 EURO BIDERATUKO DITU | Sanjuandegi eta Loiola bitartean berehala hasiko diren lanetarako

2018(e)ko ekainaren 29a, ostirala - 06:03etan eguneratua

azpeitia- Udalak Sanjuandegi eta Loiola auzoak lotzen dituen oinezkoen bide zaharra eraberri-tzeko lanak abiatuko ditu berehala. Obra horiek gauzatzeko 47.728 euroko aurrekontua bideratuko du eta aurrikuspenen arabera “eraldaketa nagusiak hilabeteren bueltan eginak egongo dira”.

Udaletik jakinarazi dutenez, proiektu hau “Agenda 21 egitasmoaren bitartez herriko ikasleek egindako ekarpenekin osatu da”.

Edonola ere, proiektu honekin “osotasuna” eman nahi zaio bideari, “Xaguxarren parkea integratuz”. Horretarako “gaur egungo hesia kenduko zaio parkeari, eta ibaiaren ondoko hesia berritzeko berrerabiliko da”. Bestalde, bidearen ertzetan parkeko material berdinarekin osatutako elementuak jarriko dira, beti ere, “Sanjuandegitik parkera arteko zatian miradore moduko batzuk egiteko”.

Azkenik, Ekoetxetik Loiolara arteko zatia “ibaiaren ibilbidearen berdina eginez ibiltzeko egokituko da, eta eserleku eta mahai batzuk ere ipiniko dira”. - J.L.

etiquetas: azpeitia, loiola


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902