Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Herriko kaleetatik herritarren etxeetara

Orioko Udalak kale-plaka berriak jarri ditu herrian eta zaharrak, guztira 62, herritarren artean oparitu ditu

Ane Rotetaren erreportajea - 2018(e)ko ekainaren 29a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Oparitutako kale-plaketako batzuk.

Oparitutako kale-plaketako batzuk.

Galería Noticia

Oparitutako kale-plaketako batzuk.

Gure herriko kaleetan milaka oroitzapen gordetzen ditugu eta gure bizitzako une garrantzitsuenak, askotan, kale edo txoko horietan gertatutakoak dira. Eta Orioko bizilagun askok herriko kale-plakak etxean izango dituzte aurrerantzean, dekorazio edo oroigarri gisa, Orioko Udalaren ekimen polit bati esker.

Udalak plaka berriak jarri ditu herriko kale-izenak markatzeko, eta zaharrak bota beharrean, herritarrei doan oparitzea erabaki du. Ideiak izugarrizko harrera izan du oriotarren artean eta hiru egunetan guztiak agortu ziren. Guztira, 62 plaka banatu zituen, gehienak Alde Zahar ingurukoak.

Udaleko Hirigintzako bulego teknikoko administraria den Anastasia Garmendiak azaltzen duenez, oparitutako plakak 2005 urte ingurukoak ziren, eta horietako batzuk marka batzuk zituzten arren, gehienak egoera onean zeuden. Garmendiaren arabera, badira interes berezia sortu duten pare bat kale. “Oriok arraunarekin lotura handia duenez, jendeak asko galdetu izan du Estropalari kaleagatik. Horretaz gain, Aita Lertxundi kalea luzea da eta oriotar asko daude bertan jaiotakoak eta bizitakoak, eta kale horren plaka eskatu dutenak ere asko izan dira”, zehazten du.

Zentzu horretan, plakak jaso dituzten guztiek oroitzapen gisa jaso nahi zituzten kaleen plakak, bateren batek amona edo aitonarentzako, “bera jaiotako kalearen plaka gordetzeak ilusio berezia egingo ziolakoan”. Beste batzuk, ordea, etxean jarri beharrean, elkarte gastronomikoan jarriko dute plaka, eta kanpoan bizi diren oriotarrek ere interes berezia izan dute: “Gazte askok beren gurasoak bidali dituzte plaken bila, kanpoan bizi direnez, herriarren oroigarri bat etxean izateko”.

Garmendiaren arabera, herriko kaleetan jarritako plaka berriek zaharren egituraren oso antzekoak dira, baina material “berrituagoa” dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902