Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sanpedroetan murgilduko dira gaur Zumaia eta Orio

Eskualdeko bi herriez gain, Elkano auzoan ere festak ospatuko dituzte

Ane Roteta - Jueves, 28 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Zumaia/Orio- Uda giroan murgilduta, San Pedro jaiak ospatuko dituzte egunotan Zumaian eta Orion, baita Aiako Elkano auzoan ere. Txupinazoa gaur bertan botako dute hiru lekuetan (Zumaian 18.00etan, eta Orio eta Elkano auzoan, berriz, 20.00etan). Beraz, eskualdeko herritarrek festaz gozatzeko aukera izango dute zenbait txokotan.

Festei hasiera emateko Zumaian Berdintasunerantz klariona tailerra egingo dute gaur goizean Odietan, eta bertan haurrek mural bat margotuko dute lurrean klarionez baliatuta. Txupinazoaren ondoren txarangaren kalejira izango da eta sanpedroetako danborrada ere izango da, 18.45an, Sagarbidetik hasita. Gau partean, 22.00etan hain zuzen ere, Kofradian Unai Goikolea DJa izango da.

Hiru lekuetan gaur botako dute txupinazoa: Orion eta Elkanon 20.00etan, eta Zumaian, berriz, 18.00etan hasiko dituzte jaiak

Biharkoan ere zenbait ekintza izango dira;hala nola, diana, alkate soinua, prozesioa, meza nagusia, Musika Bandaren kontzertua, haurren-tzako jolas eta tailerrak eta esku pilota partidu profesionalak. Bestalde, su artifizialak ikusteko aukera ere izango da, 23.00etan, Astondoa piroteknia etxearen eskutik eta asteburuan ere jarduera ugari izango dira: herri kirolak, beteranoen estropadak, boxeo jaialdia...

Orion ere jai giroa izango da nagusi igandera bitartean. Hala, gaurko txupinazoaren ondoren, Bide Batez taldea izango da plazan (23.00). Biharko ekintza nagusiak, berriz, Salatxo abesbatzaren eta La Jodederaren musika emanaldia (13.00etan plazan), trikitixa txapelketa (17.00), batel lehiaketa (17.00), soka-dantza eta Elektrotxufla elektrotxaranga (19.30), eta Bidea taldearen kontzertua (23.00) izango dira.

Elkano auzoak ere jaiak ospatzen ditu eta egitarau zabala izango da. Gaur txupinazoa eta sardina-jana izango dira eta bihar tortilla patata lehiaketa eta Itzeder eta Asier trikitilarien erromeria. Asteburuan ere festek ez dute etenik izango eta auzo afaria eta Kupela taldearen erromeria izango da larunbatean. Amaitzeko, igandean herri kirol jaialdia, idi probak eta erromeriak izango dira.

etiquetas: orio, zumaia, sanpedroak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902