Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haur guztientzat filma egongo da Errenterian

Gaurko saioa, ‘Richard, Zikoina’, dibertsitate funtzionala dutenei egokituta egongo da

2018(e)ko ekainaren 28a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Errenteria- Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriako elkarteek Bizitu proiektuaren bigarren saioa aukeztu dute. Proiektu honek familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, haur guztientzat zinearen baldintzak egokituz. Hortaz, gaur 18.00etan Richard, Zikoina filma disfrutatzeko aukera egongo da Errenteriako Niessen kulturgunean.

Sarrera doan izango da eta parte-hartzaileentzat sorpresak egoteaz gain, Eskuaire elkartea ere egongo da, pertsona gor eta gor-mutuen egoera gerturatuko dute zeinu hizkuntza erabiliz aldibereko itzulpena eginez. Itzulpen hau gazteleraz izango da.

Bestalde, publiko guztientzat pelikula eskaintzeaz gain, saioan filma komentatzeko aukera egongo da, argiak piztuta egongo dira, beharrezkoa bada ikusleek mugitu ahal izango dute, gunea txukunduko da parte-hartzaileak erosoak egon daitezen… dibertsitate fun-tzionala duten haurrentzat zinema egokituz. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902